19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izen ttipiak euskaraz 27

1. Lehen mul tzoan izenaren ho ts aldakun tza zenbaiten ondorio direnak

sar tzen ditu, beregainki, arabiera hizkun tza semitikoa denez geroztik, izenaren

bokalen aldakun tzaren bidezkoak: Sallam → Selmi, Samir → Asmar.

Bokal alda tzearekin batean azentu alda tzea ere izan daiteke: Hámdi → Hamáda,

eta izenak ohi dituen hiru kon tsonanteetarik bat hurbilekoa den beste batek

ordezka dezake: Fatma → Batta. Honelakoetan, Allenek dioenez, paronomasiaren

eragina izaten da ba tzuetan: Makram → Ekrama (‘maha tsa’), Naíma ‘zorte

edo adur onekoa’ → Néima ‘Allahen oparia edo bedeinkapena’.

2. Bigarren erabidea errepikapena da, ho ts, izenaren silaba oso baten

edo silabaren zati baten bikoizketa: Bothaina → Bosbos, Ekbál → Bolbol; Farouk,

Fouad → Fufu; Galila → Gulgul; Hassan, Suleiman, Sayed, So’ad → Susu; Kawther

→ Kuku, Mohammed → Mimi; Mostafa, Safwat → Safsaf; Nabil, Nabila → Bolbol,

Nabil → Nunu, Sami → Semsen, Tawfik → Tutu, Widád → Dada…

Iker tzaile honek, orobat, bi azpimul tzo txiki, «two very small subclasses»

dakuski hipokoristikoetan (ibid., 78):

3. Silaba baten gal tzearen ondorio direnak, ho ts aldaketarekin edo

gabe: Farida → Fari, Hanieh → Hani, Nabilla → Boula, Samíha → Miha.

4. Bi morfemaren lo tzearen ondore den –ti (-t- femeninoa + -i genitibo

pronominal enklitikoa) har tzen dutenak: Hanieh → Hani (mutikoa) → Haniti

(neska), Nabil → Bolbol (mutikoa) → Bolbolti (neska).

Davisek eta Zawaydeh-ek (1999ko lanean bereziki, baina baita 2001ekoan

ere), hiru eredu bereizten dituzte Jordaniako arabieraren hipokoristikoetan:

1) C1aC2C2uuC3

Azentu nagusia bokal luzean dago honelakoetan: Basma → Bassuum(e),

Raa/ed → Ra//uud(e), Xaaled → Xalluud(e), Yaasir → Yassuur(a), ħasan →

ħassuun(e)…

Hemen garran tzizkoa da, autoreek diotenez, hipokoristikoan bakarrik

erroko kon tsonanteak azal tzen direla nabarmen tzea. Badira, gainera, beste bi

murrizketa, eredu honetan: erroaren bigarren edo azken kon tsonante tzat soinu

irristaria duten izenek ezin dute eredu honetako hipokoristikorik sortu (Fadwa

→ *Fadduuw(e), Rawħi → *Rawwuuħ(a), Ruqayya → *Raqquuy(e)), eta, era berean,

erroaren erdiko kon tsonante tzat laringekari edo faringekari jarraikorra

duten hipokoristikoak zalan tzazko tzat jo tzen dituzte zenbait hiztunek (Suheel

→ Sahhuul(e) edo Waħiid → Waħħuud(e), konparazione).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!