19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

242 Patxi Salaberri Zaratiegi

tean hiru silabako forma laburtuak ditugu: Sergei → Serjoža, Vladimir →

Volodja (eta Lodja).

Mazedonieran Gulevskak (2002: 190-191) Aleksandar → Alek edo

Aleks, Bisera → Bi, Dijana → Di, Frosina → Fros, Jasmina → Ụes, Katerina →

Ket, Liljana → Lil, Nikola edo Nikolina → Ni, Trifun → Trif eta beste aipatzen

ditu, eta gehi tzen laburtu eta -i-dun a tzizkia (-ci, -gi, -ki…) hartu duten

hipokoristikoak (Jasmina → Ụesi, Katerina → Keti, e.a. Ikus laugarren atala)

ardurakoak direla. Hauetako gehienak, hala ere, gazteen hizkeran baizik ez

dira azal tzen; adineko hiztunak herabeago ager tzen dira honelakoak ibil tzeko

denboran. Adibideetan ikusten den bezala, silaba bakarrekoak dira hipokoristikoak.

Polonieran ere badira eta lehen ere izan dira aferesiak jasandako izenak

(Kurylowicz, 1967): Stanisław → Stan, Sulimir → Suł, Sulim. Kasu ba tzuetan

a tzizkiaren ai tzinean geldi tzen den kon tsonantea palatala da edo izan daiteke:

Stanek edo Staniek, Sulek edo Sułek, Franciszek → Franiu, Józef → Józiu, Tadeusz

→ Tadziu.

Surinamgo saramaka izenekoen artean, bestetan gerta tzen denaz bestera,

aldaera laburtuak izen osoak baino begiramen eta errespetu handiagokotzat

har tzen dira (Price, 1972: 352).

Lan honen hastapenean aipatu ditudan emazteki izenen –ia > -i laburketa

ere hemen sar liteke (Anbroxi, Anttoni, Axin txi, Baxili, Benan txi, Bittori,

Emili…), baina, erran bezala, hau aski zabaldurik dago, Hegoaldean behinik

behin, eta ekonomikoago iruditu zait hasierako atal hartan ematea. Iparraldean,

Mari-Antoni ageri da Lafitteren lanean (1982: 60).

Lekuko hauek ditut:

– Agustin → Agus: Águs (Ari., Ig.).

– A i t z ib e r → At x i: Á t x i (Les.).

– Alejandro → Alejo, Ali: Aléjo (Lab.), Áli (Les.).

– Anun tziazion → Anun txi: Anún txi (Ara., Auza, El., Ig.), An ú n t x ì

(Arr., Goi.), Anun txi (Lei., Peru., 1996: 129).

– A r a nt x a → Aran txi (→) Aran: Áran (Lab.). Arán txi ere dei tzen dute

neska hau. Ikusten den bezala, hemen hipokoristiko baten hipokoristikoa dugu,

ho ts, «bir-hipokoristikoa».

– A r a nt z a z u → A r a nt x a : Arán txa (orokorra Hego Euskal Herrian;

Aran tzan dugu bat, erraterako).

– Arritokieta → Arri txu (aski zabaldua, Zumaia aldean eta). Ikus

– txo, - txu a tzizkiari eskaini atalñoa.

– Asier → Axi: Áxi (Les.).

– A st z e n s ion → A st z e n: A s t z é n (El.).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!