19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

206 Patxi Salaberri Zaratiegi

(Edunxe), baina ingurune horretatik kanpo ere azal zitekeen (Uriaxe), eta sudurkari

ondoan, bestalde, -se(n) moduan ere ageri zen (Hautense). Ikus Mi txelena

(1954: 416, 421, 442-443; FHV, 290-291) eta Gorro txategi (1984: 131, 153, 157,

201, 205, 222, 289, 368-369). Hagenbachen Berexe emakume izena agertu da,

non berrekailua, Uriaxe-n bezala, ez baitago ozen ondoan. Oinarrian bere ‘berea’

dagoke, Gerexo-n gere ‘geurea’ dagokeen era berean (Gorr., 2003: 30).

Iker tzaile honek dio (1984: 130, 239) –se(n) Akitanian emazteki izenak

sor tzeko baizik erabil tzen ez diren erroei era txiki tzen zaiela (Andere-, Ere-,

Hauten-), edo bietarako balio dutenei (Neure-), oraingoan ere emakume izena

molda tzeko. Hau –x(s)o(n) a tzizkiarekiko txandaketan azal daiteke Akitaniako

idazkunetan, oinarri berari a txikirik (Ereseni / Erhexoni, ibid., 129, 205). Badira,

orobat, - t s e bukaera duten edo duketen zenbait teonimo, Akitanian eta Nafarroan:

Erdi tse, Herauscorri tsehe eta S e l a t s e ; Arabako Miñaoko Helasse ere gogoan

har tzekoa da (ibid., 349).

Rohlfsek (1956: 116) Commingesko idazkun bateko Anderessa aipatzen

du eta izena Andere-rekin lo tzen, baina a tzizkia –essu-rekin erlaziona tzen

du, alegia, honen aldaera femeninoarekin (-essa-rekin; alemaniar hizkun tzalariak

ez du forma hau bil tzen, baina bere hi tzetatik segi tzen da). Ez du garbi ikusten

aipatu –essu hori zein talde etnikoren gain u tzi behar den, baina dio galiarren

ai tzinekoa dela.

Mi txelenak (1969: 51) Betissa, Mateoysa, Ortissa-n azal tzen den –(y)sa

a tzizkia aipa tzen du; ikusiak ikusi, badirudi –xa irakur daitekeela bukaera hori

Errenteriako maisuak jaso tzen dituen lekukotasunetan. Iñigok eta Salaberrik

(1997: 269-270) a tzizkia emakume izenak sor tzeko ibili diren baliabideetako bat

zela diote, gizon izenetatik abiaturik, baina –xa maskulinoetan ere ageri dela,

Jaun Lopexa-n, konparazione. Beste lekukotasun ba tzuetan ere beste horrenbeste

agi tzen da: Lopecha Obaco, Perucha de Caveria = Lope Obaco, Peru de Gaueria

(1358-1359, MD, 1971, 81-82). Irigoienen iri tzian (1995: 12), Lopecha Obaco

gizon izena izatea apika euskarak genero moziorik ez eduki tzeari zor zaio.

Mi txelenak (1954: 428) azal tzen du zenbait a tzizki txikigarri edo maitasunezkok

ez diotela sexuari erreferen tziarik egiten, eta beste ba tzuen helburua

izena femenino bihur tzea dela; aurrenekoen artean –to (-tto), - t x o aipa tzen du,

eta bigarrenen artean –nda (oilasko / oilanda). Nik bildu ditudan lekukotasunek,

ordea, –(t)xa gizon nahiz emakumeen tzakoa zela erakusten dute, erlaziona dadin

hau – t x o -rekin, erlaziona dadin - t x e (a), -xe(a)-rekin.

Irigoienek (1995: 10-12) - t x e a tzizkia orain txe, lehen txeago, ha u e t x e k

hi tzetan ageri den bera dela uste du. Euskal tzain zenaren arabera gehienbat

–baina ez bakarrik– sudurkari ondoan erabil tzen da, adi tzondo edo erakuslee-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!