19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

XVI

Patxi Salaberri Zaratiegi

izenak eta jaulkitzen ditudan hipotesiak lagungarri izanen zaizkio, hala espero

dut behin tzat, toponimia, oikonimia edo antroponimiaren beste sailen bat

gaine tik ikusi edo sakonki ikertu nahi duenari.

Nolanahi ere, eta erran gisa sail guztien arteko harremanak ugari eta

estuak izanagatik, bakoi tzak bere nortasuna du, eta iker tzaileak aldian horietako

batean sakon tzea erabaki dezake, metodologikoki egoki irudi tzen bazaio.

Hau da, lan batean oikonimia azter dezake, hurrengoan herri edo eskualde bateko

toponimia eta hirugarrenean herri bateko edo garai bateko deiturak, adibidez.

Hau bistako kontua dela uste dut, eta ez da zertan azalpenak ematen hasi.

Jokatu ere, gainera, horrela jokatu ohi da gehienetan.

Hipokoristiko edo izen ttipietara i tzuliz, erran dezaket saio zabalik ez

zaiela eskaini gurean; beste sailen batean sakon tzean ikusi dira, iragai tzaz bezala,

nahiz badiren datuak jaso dituzten lan ba tzuk, eta jaso ez ezik aztertu ere

egin dituztenak: Del Valle Ler tsundiren bi artikuluak, Leo Spi tzer-ena, Mitxelenaren

ohar ba tzuk, Irigoienen artikulu eta liburu atal zenbait, Knörren

txosten bat eta Salaberriren artikuluxka nabarmendu daitezke horien artean

(ikus bibliografia), baina bururen buruko lanik ez dut ezagu tzen eta uste dut

horrelakorik ez dagoela, arrunt oker ez banabil.

Lan honetan dokumentazioan han-hemen ager tzen diren datuak biltzen

ahalegindu naiz eta iker tzaileek honetaz edo hartaz erran dituztenak jasotzen.

Liburua buru-buztan, hasi eta buka irakur tzeko adorea eta kuraia duenak

ikusten ahalko duen moduan, hipokoristiko ani tz ager tzen dira hemen, aurkitu

ditudan ale desberdin guztiak. Alabaina, segur naiz badirela oraino franko, niri

i tzuri zaizkidanak. Geroko lanak azaleratuko beharko ditu, beraz, orain gaitzerupean

estalirik gelditu diren horiek.

Hipokoristikoen azterketa zergatik den garran tzizkoa galdeginen balidate

iharde tsiko nuke, lehen-lehenik, euskaldunok erabili ditugun eta oraino

erabil tzen ditugun izenda tze bideen berri ematen digulako dela munta handikoa.

Nago hau, berez, aski arrazoi pisuzkoa dela, izan ere onomastikaren zeregina

izen bereziak azter tzea baita. Honetaz landa eta bigarrenik, izen ttipiek

egungo deitura eta oikonimo asko ongi uler tzeko aukera ematen digute: adibidez,

Peruskirena-n Peru dugula lehen begiratuan an tzeman daiteke, eta bukaera

edutezko genitiboa dela, baina tarteko segmentua zer den ez da garbi egonen

hipokoristiko sistema ikertu ezean. Era berean, Martija deituran Marti dagoela

aise ikusiko dugu, baina ez diogu apika amaieran dugunari igorriko, gure izendegia

azter tzen ez badugu.

Hirugarrenik, izen ttipien arloko ikerketa toponimoen etimologia

argi tzeko ere lagungarri izan daiteke; erraterako, Baztango Almandoz herri ize-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!