19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izen ttipiak euskaraz 257

(mugaz honaindian andereño dago, baina salbuespena da), eta normala da, hortaz,

Bettiño, Juanaño eta beste soilik Iparraldekoak izatea.

Etorkia zer izenetan duten seguru ez dakidan hipokoristikoak edo hipokoristiko

ustekoak, bestalde, gehienbat mendebalde-erdialdekoak dira: Arbetxe

(«Arrbeche el casero de Çoçaberro», Deba, 1436, Her. & Bar., 2006, 34, 122.

or.), G a t x i , Ni txin, Txabira, Txan, Txandra, Txanen, Txara, Txaran, Txare, Txarieko,

Txerraman, Txe txona...

8.3. Hipokoristikoak, historian zehar, e txe eta lagunarteko giroan erabili

izan direla dirudi, baina agirietan ani tzetan ager tzen dira

Izen ttipiak ezin dira mugatu, Orpustanek egiten duen bezala (1999:

135), soilik familia barruko erabilerara. Izan ere, agiri ofizialetan behin eta berriz

azal tzea, nire irudiz, ustekizun horren aurka min tzo da. Zernahi dela, eta

gorago erran dudan gisan, euskararen egoera soziolinguistikoak, gainetik beti

beste hizkun tza bat eduki tzeak gure izen ttipiak maizkara oinarriko izen tzat

har tzea izan du emai tza.

8.4. Hipokoristikoak ez dira euskararen baliogabe tzearen ondorio tzat

ematen ahal, euskara indar tsuago eta honelako gehiago azal tzen

direlako

Or tzaizeko irakasleak dio izen ttipien erabilera euskararen baliogabetzearen

ondorioa dela, gaztelania ofizialaren ai tzinean, baina niri uste hau ustela

irudi tzen zait. Egia da, arestian erran dudan moduan, hipokoristiko ba tzuk erdarazko

izen neutroekin berdin tzen zirela, baina egia da, berebat, alderdi batean

zenbat eta euskara indar tsuago egon den, orduan eta hipokoristiko gehiago azaltzen

direla alderdi horretako dokumentazioan, eta gaur egun ere beste horrenbeste

agi tzen da hizkun tza bizirik dagoen eremuetan. Honela dio Nafarroa

Behereko iker tzaileak (1999: 134):

«Cette hypocoristisation à outrance, signe peut-être d’une certaine dévalorisation

de la langue populaire face au castillan officiel, ne trouve pas de répondant

comparable dans les autres zones dialectales, et a pu être tenue pour un

trait plus “basco-hispanique” que basque».

berean (Oiar tzun alderdian). Probin tziako muga aldean dauden nafar herri eta ibarretan ere

(Arai tz, Arano, Areso, Bor tziriak, Sakana…) nabarmena da aipaturikako lerra tzea, eta urrunxeago

daudenetan orobat (Imo tz, Larraun, Malerreka).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!