19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

40 Patxi Salaberri Zaratiegi

Txikigarriak neskame-morroiak eta behe mailako jendea izenda tzeko ere usu baliatu

direla gainera tzen du (honetaz ikus, orobat, Boyd-Bowman, 1955: 364, Latorre,

1956: 117, Fontanella, 1962: 570-571 eta González Ollé, 1962: 78, 138-139,

170-172), eta erabilera «beheragarri» honetatik heldu dela txikigarriak duen iraintzeko

ahal hori. Honela dio Leringo hizkun tzalariak (ibid.):

«Este poder injuriante debe venir del uso del diminutivo con nombres propios de

servidores y gentes de menor estado. No me parece haya sido la base la idea de

tamaño reducido. Expresa familiaridad impertinente. El llamar con diminutivo

a los sirvientes y gente menor en general, tenía tradición secular. Ahí el diminutivo,

pretendiendo expresar afección, denunciaba condescendiente superioridad».

Errusiako inperio handian, Polonia eta Lituania barruan har tzen zituenean,

hipokoristikoak nekazarien eta langileen artean aski arruntak ziren,

baina ez goragoko gizarte mailetan. Petri Lehenak, 1701ean, dokumentu ofizialetan

erabil tzea legez galarazi zuen, debeku honen ezarpena man tso samarra

izan bazen ere (Beider, 2001: 78).

Gurera etorriz, euskararen egoera soziolinguistikoagatik ezin dugu jakin

ziurtasunez hipokoristikoak gizartearen beheko mailetan goikoetan baino

gehiago erabil tzen ziren ala ez. Irudi luke, bai, gaztelaniarako eta errusiarako

aipatu den ohiturak gurerako ere balio duela, baina hau aierua eta uste beharbada

erdi edo erabat ustela besterik ez da.

6.2. Emaztekien hizkeran izen ttipiak ardurago erabil tzen direa?

Izen ttipiak emakumeen hizkeran ohikoagoak diren, Boyd-Bowmanek

(1955: 364) eta Fontanellak (1962: 570-571) nahi duten moduan, ez dut batere

garbi ikusten, eta bistan da gaiak azterketa sakonagoa behar duela, aieka honetatik.

Mexiko hiriko gaztelanian, Báezek (2006) burutu duen ikerketan, gizonek

eta emaztekiek berdin ibil tzen dituzte hipokoristikoak eta, kultura mailari

doakionez, aski parekaturik daude: %49 hiztun ikasiek erabil tzen dituzte, eta

%51 herri hizkera egiten dutenek.

6.3. Handigarriak izan daitezkea?

A. Alonsok erraten du (1982 [1954]: 167), betiere izen arruntez min tzo

delarik, a tzizki txikigarriek espainolez ez ohi dutela adiera handigarririk, konteak.

Azken hauek, egoera berezi zenbaitetan, hipokoristiko tzat ere erabil daitezke. Ikus hizkuntza

honetaz iharduki tzean laugarren atalean erran dudana.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!