19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izen ttipiak euskaraz 189

– Gariso, Galixo, Kaliso, Kalixo. Ez dakit hipokoristikoa dene tz,

horretarako oinarriko izena zein den jakin behar nukeelako: Garcia Garisso

(1099-1122, Ira txe, 110), Galisso Garceiz = Calisso Garceiz (XI. m., Ira txe, 77),

Calisso Garceiz (XI. m., Ira txe, 77). Cf. Garisoain herri izena. Akitaniako inskripzioetan

hauen an tza duten Gerexo, Gerexso ditugu (Gorr., 1984: 209).

– Ilunso (Ilun): Juan de Ylunso (Ermua, 1511, Enríquez et al., 1997,

160. or.), Juan Ylunso de Arando (ibid., 1514, 1997b, 150. or.). Hemen, zernahi

dela, Ilunso toponimoa izan daiteke; cf. Ilunsoain, Ilun tsain toki izenak (Salaberri,

2000: 130). Akitaniako idazkunetan, eta orobat hemendik kanpo (cf. Araba

Iruñako Illvna antroponimoa, Albertos, 1984: 42 eta Narbonako herculi Ilunno

Andose, Gorro txategi, 2002: 88), euskarazko ilun-ekin lotu izan diren ilun(n)-en

eratorriak kausi tzen ditugu. Ikus TAV (1.1, 1.2) eta Gorro txategi (1984: 228).

Nolanahiko gisan, Mi txelenak berak (1954: 439), Gorro txategik oroitarazten

duenez (1984: 335), uste du Akitaniako ilun(n)-en eta euskarako il(h)un-en arteko

erkaketa ez dela irudi duen bezain argia, euskal hi tzak *illun edo *iLun

behar baitu, ho ts, bokal artean –r-ra igaro ez den alboko gogorra. Zernahi gisaz,

erraten du iberiar idazkeran –ld- zena, Ascoliko bron tzeko –ll- bera, l zela autore

klasikoetan, Espainiako latineko idazkunetan eta baita Akitanian ere, eta uste

du euskarazko il(h)un : akitanierazko ilun(n)- (iberierazko –ildun, -illun) berdinketari

ongi eu tsi dakiokeela. Ilun-en karietara, Gorro txategik dio (1984:

365) Erdi Aroko euskal antroponimian ez duela kiderik, baina hau ez da guztiz

hola: San Vicenten 1350ean ageri den Johan de Yluna (LPN, 348) nahasgarriaz

landa, Arroizko data bereko Pero Garçia Illuna eta hamasei urte beranduagoko

Pero Yluna ditugu (LPN, 327 eta 592).

– Jaunso (Jaun; cf. Jaun Yruritaco, Irur.?, 1157, Goñi, 289): Jaunso

(Val., 956, PS, 32, 55. or.), Jaunso de Calullano (Ameskoa aldean, c. 1108, Leire,

222). Mi txelenak (AV, 20) Jaunso eta Jaunti izenak jaun hi tzarekin lo tzen ditu;

Irigoienek ere gauza bera egiten du (1995: 6-7. Ikus, orobat, 1995c: 47), eta, bidenabar,

erdarazko Senioret (Senior-etik) eta Donellus (Donnu-tik) aipa tzen

ditu.

– Juanso (Juan). Aldazko 1726ko Juansorena oikonimoaren oinarrian

dagoke.

– Mariso, Marixo (Mari(a)). Allin 1726an Marissonea oikonimoa ageri

da.

– Migel(t)so (Migel). Subi tzako Miguelsorena-n azal tzen da, 1727an.

– Nunuso, Nonuso (Nunu; cf. Nunuto): «Nonnusso testis» (Val., 929, 939,

PS, 12, 15), Nunuso Narriatteç de Lohinaç (Elorrio, 1013, Hidalgo et al., 1988, 1).

Mi txelenak erraten du (TAV, 2.1.6.) izen honek eratorria irudi duela, eta a tzizkiak,

menturaz txikigarri edo hipokoristikoa denak, Akitaniako inskripzioetako –x(s)o

dakarrela gogora. J. Hubschmiden lan bat iruzkin tzean, errenteriarrak Nonnusso

antroponimoaren a tzizkia –uss- gabe –s(s)o dela zehazten du (1961: 359), -u oinarriaren

zati baita; Nuño-rekin aldera daitekeela ere badio, eta agertu ere Nuno, Nunno,

Nuño eta Nuñu ez ezik Nunu ere ager tzen da dokumentazioan (Salaberri, 2003:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!