19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izen ttipiak euskaraz 47

tzat har tzen ditu –i-dunak. Greko klasikoaren dialekto batean ere (arkadieran)

usaiakoak ziren –i erroak zituzten hipokoristikoak: ' Aλεξις, @ ∆έξις, Ονασις,

Ζεûξις, e.a. (Davies, 2005: 37).

Egia da, bestalde, historian zehar, gure artean, zenbait antroponimo

eta hagionimo maskulinotan –o gal tzeko joera egon dela: Andreo → Andre, Aparizio

→ Aparizi, Gregorio, Gorgorio → Gergori, Txorgori; Done Belaio, Done Pelaio

→ Done Belai, Done Perai; San Pelaio → San Pelai, San Makario → San

Makai, San Zoilo → San Zol… Honek ez du erran nahi gertakari hau gurea

bakarra denik, baina bai gure artean maiz aurki tzen dugula. Ezaguna da, bestalde,

izena proklisian joateak, hau da, identifika tzaile (izengoiti, patronimiko…)

baten aurrean joateak izenaren hondarreko bokala galarazi duela, eta ez bakarrik

euskaran, jakina: Azubele → Azubel, Lopo → Lop → Lope, Martino →

Martin eta abar.

Bustirik azal tzen zaizkigun –a galdutako emakume izenetako asko

lehen mul tzoan sailkatu ditut, ho ts, forma palatalizatuekin batean, hirugarrenean

egin beharrez, nahiz, menturaz, azkeneko honetan berdin egoki sar

zitezkeen.

Erran bezala, ez da pen tsatu behar aipatu ditudan hipokoristikoak egiteko

hiru bide hauek elkarrengandik zeharo bereizita daudela eta batak bestearekin

ez dutela inolako harremanik. Izan ere, usu bide morfonologikoa (honetaz

Oñederra 2002 ikus daiteke) bide morfologikoarekin batean aurki tzen dugu

(Dota → Do txato, Maria → Malliato, Txariako; Mikel, Migel → Mi txelkoxe…),

bide morfonologikoa labur tzearekin (Domingo → Txomin, Pa n t x it o → Pa t x i (4))

edo labur tzea a tzizkia eranstearekin (cf. gorago aipatutako Fin a t x o). Zernahi

dela, kontu egin daiteke bide morfonologikoa eta morfologikoa uztar tzen diren

kasuetan a tzizkidun forma genuela oinarrian (Mariako, Mariato adibidez), eta

gero busti tzea burutu dela (Txariako, Malliato), berrekailua zuen aldaeratik abiaturik.

Alegia, bi bideak batera ageri dira hemen, baina beharbada ez dira biak

aldi berekoak.

Beste hizkun tza ba tzuetan ere aipatu gertakariak nahasirik aurki tzen

ditugu; Hasselrotek fran tsesaz ari dela dioenez (1957: 196) «il est vrai que les

suffixes diminutifs ne sont pas seuls mis à contribution pour former les noms

d’amitié, les hypocoristiques; ils sont souvent complétés ou remplacés par d’autres

procédés, tels qu’aphérèse de l’initiale ou de la finale, réduplication affective de

l’initiale etc». Gorago erran dut askenazi juduen izenetan labur tzea eta azken

kon tsonantearen busti tzea batera azal daitezkeela.

(4) Bilakaera hau egian tzekoa bada ere ez da txoil segurua.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!