19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izen ttipiak euskaraz 183

Tovar (1959: 74) indoeuroperako –sko- a tzizkia konposatu tzat hartzearen

aldeko ageri da; bigarren osagarria euskaraz ere azal tzen den –ko dateke

(ikus sarrera hau), eta lehena kaukasierako ergatiboa, euskarako –z instrumentala

eta indoeuroperako –s (breuis vs. breue), noizbait ergatibo hondarkia izan

zatekeena. Mi txelenak (1969: 51) –sko «posible sufijo compuesto»- tzat jo tzen du

eta dio oilasko hi tzean ageri den bera datekeela. Jarraian Jaun izenetik atera den

Iauskonea toki izena aipa tzen du, eratorpen hau txoil argi ikusten ez badu ere.

Zernahi gisaz, garbi dago, jarraian ematen ditudan lekukoak ikusirik, ez dela

zalan tzan jar tzen ahal a tzizki hori egiazki izan zela.

Irigoienek (1995: 17) erraten du euskaraz, hizkera arruntean alegia, bai

–sko eta bai –xko erabil tzen direla, bigarrena palatalizazio adierazkorrarekin.

Gainera, -ska (bideska, liburuska) eta –xka formak aurrekoen aldaera tzat ematen

ditu, euskarak ez baitu genero gramatikalik. Hau, nire irudiko, eta ditudan

testigan tzak ikusirik, ezin da osoro on tzat hartu, -a-z bukatu izenak (bereziak,

ez arruntak) femeninoak direlako. Ho ts, - t x e (a), -xe(a), -(t)xa-ren kasuan ez bezala,

hemen –a genero mozioaren adierazgailua dela irudi du.

Eslabiar hizkun tzetan Isachko (< Isak), Marechko (< Marek) bezalako

izen ttipiak badira, baina hau, Beider-ek dioenez (2001: 76), eslabiar morfologiaren

ezaugarri fonetikoa da, alegia, izenaren azken belarra busti egiten da

a tzizkia har tzean.

Hauek dira ditudan lekukotasunak:

– Argisko (*Argi?): «Alium agrum que comparavimus de Didaco Aliamez,

in limite de Argisco» (959, Ubieto, 1976, 84, 98-99. or.).

– Belasko. Izen hau usaiakoa zen gure artean, nahiz eta aldaera euskaldunagoa

ere bazuen: Berasko. Hau Luchairek argi erran zuen aspaldian (1881:

154-155). Gorostiagak (1958: 58), Irigoienek (1995: 7) eta bestek garbi ikusi

zuten Bela antroponimoaren eratorria dela.

Mi txelenak (AV, 147) dio, Luchairek (1881: 155) nabarmendu zuen

gisan, bokal arteko albokoa dardarkari bilakatu dela gure hizkun tzan, eta

hau oztopoa dela bele-tik abia tzeko. Omae txeberriak (1949: 158) Vigila-rekiko

lotura hau tsi nahi du, «ya que es inconcebible la adición del sufijo vasco

–sko a un nombre propio visigótico» eta etorki tzat bera ‘biguna’-ren aurrekoa

datekeen bela ematen du. Lan honetan ikus daitekeen bezala, euskal a tzizkiak

etorkiz kanpotarrak ziren izenei eranstea eguneroko gauza zen, gure artean.

Beranduagoko beste artikulu batean (1957: 118) Bela-n bokal arteko –l-ren

a txiki tzea azentuagatik eta izena eremu ez euskaldunean gorde tzeagatik gertatu

dela dio. Autore honen arabera, Belasco-n gordetzea, berriz, ezin zaio

azentuari leporatu, eremu ez euskaldunean erabil tzeari eta Bela-rekiko analogiari

baizik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!