19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

226 Patxi Salaberri Zaratiegi

aldaera datekeen –s ere, Anderes eta Hannas-en dagokeena, har tzen du solasgai

beste toki batean (ibid., 129). LOHIXSI sarreran (ibid., 234) izenak –x(s)- a tzizkia

duela azal tzen du eta berrekailu hau berau opa tzen dugula Hannaxus, Bihoxus

eta bestetan; akabailan (368. or.), berriz, -xsus, -xsi dakusa Bonxus, Bonxsus,

Hannaxus, Lohixsi eta Ulohoxo-n. Beste zenbait aldiz, HALOISSO sarreran

adibidez (ibid., 328), -iss a tzizkia aipa tzen du.

Gorro txategik berak, beranduagoko beste lan batean (2003: 29-30,

32), erraten du Andos, Andossus, Andoxus, Handos eta besteren oinarriaren bukaera

soinu afrikatua dela, euskarazko / ts/ hain zuzen ere. Etimologiaz denaz bezainbatean,

orain uste du bukaera d o t s ‘(abere) arra’ izena dela, Hagenbacheko

zilarrezko xafletan ageri ere den Doxxi (gen.) antroponimoan dugun berbera, ez

ai tzineko beste lan ba tzuetan erran zuen bezala a tzizkia. D o t s hori o r d o t s , bildo ts

eta ondosco ‘ahari gaztea’ euskarazko kabala izenetan ere azal tzen da. Oinarria,

ezbairik gabe, eta Handos aldaera ikusirik, euskarazko handi-rekin lot dezakegu,

nahiz eta, Bähr-ez geroztik gu txienez, aspiraziorik ez izateak galierako ande- aurrizki

indargarriarekin erlaziona tzera bulkatu dituen iker tzaileak. Osotasunak

‘dominus’ adiera du, ho ts, Andere ‘andrea’-ren baliokide maskulinoa da.

Lopez-Mugar tzak (2008: 254-255) –(e) tx, -e tx, - i t x , - (o) t x , - u t x bukaerak,

G a l e t x , Ma r t i t x , Ne k o t x , Pe t r o t x , S a l b o t x eta bestetan daudenak «–iz, -ez,

-ix eta an tzeko a tzizki patronimikoen sailekoa»-k direla erraten du, eta baliteke

hau horrela izatea (cf. Brasco-tik atera den domingo Brascoch de Roncal, 1631),

baina ez du patronimikoa dela erakusten. Egia da Erronkarin (h)a i t z a hi tza a txa

bihurtu zela, edo gai tza > ga txa (cf. Mendiga txa deitura), Euskal Herriaren beste

muturrean bezala, eta aipatu ditudan horien azpian *Galei tz, (E)nekoi tz, Martitz,

Petroi tz eta *Salboi tz egon litezkeela, baina froga falta da. Bestalde, - t x horiek

hipokoristikoak izan daitezke (ikus Salaberri, 2003: 178, 224), jarraian heldu

diren datuetan ikus daitekeen bezala; - t x e (a), -xe(a), -(t)xa a tzizkiari eskainitako

atalñoa ere so egin daiteke. Gainera, ezin da erabat baztertu, Lopez-Mugar tzak

egiten duen bezala, hauen oinarrian, edo ba tzuenetan behin tzat, - e t x e dugulako

ustea, berak ematen dituen datuetan Necoechea garbi ageri baita, adibidez.

Hauek dira nik kausitu ditudan datuak:

– Bena tx (Benat, Beinat, Bernat): Benach Ezponda, Benach Vidart (Garazi,

1364, Goih., 1966: 170).

– Domikux (Domiku): Domicus Arreyssaga (NB, 1249, Goih., 1966:

362). Cf. Domikuxa.

– Domen tx, Domin tx. Hau lor tzeko (cf. Domix emazteki izena), Domengo

> *Domen, Domingo > *Domin bilakaera burutu dela (cf. Txomin) pentsatu

beharra dago, eta gero a tzizkia a txiki zaiola; gogoan hartu beharra da,

gainera, Lesakan D om in t x o dugula bizirik. Arizkungo Domenchenea (1645,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!