19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

XVIII

Patxi Salaberri Zaratiegi

haur koskortuek gazteagoekin hi tz egiten dutenean erabil tzen dira. Daviesek

(2000: 22) izen ttipietan agertu ohi diren errepikapenak eta italieraz gerta tzen

den geminazioa haur hizkerari lepora tzen dizkio. Lipskik (1995: 388, 422-423)

gaztelaniako izen ttipien ereduen oinarriak haur hizkeran berean eta helduok

haurrekin min tza tzen garenean egiten ditugun bakun tzeetan bilatu beharrak

direla uste du, eta Piñeros (2000) Amerikako gaztelaniako hipokoristikoak

zuzen tzen dituzten arauak eta haur hizkerarenak lo tzen saia tzen da.

Nik ez dakit haur euskaldunak zer adinetan hasten diren izen ttipiak,

mota batekoak izan edo bestekoak izan, ibil tzen. Badira haurrarekiko hizkera

adierazkorra bil tzen duten (Salaburu, 1984: 119 eta hurr.) edo azter tzen duten

(Zubiri, 2002) zenbait lan, baina ez, dakidala, hipokoristikoez min tzo denik.

Gaztelaniaz, Aguirrek, Albalak eta Marrerok egindako ikerketaren arabera

(2005: 141), urte bat eta bedera tzi hilabeterekin eman zuen Magín zeri tzan

umeak lehenbiziko hipokoristikoa, eta hilabete gehiagorekin Mariak. Nolanahiko

gisan, gogoan har tzekoa da a tzizki bidezko izen ttipiak eman zituztela haurrok

eta euskaraz gaia korapila tsuagoa dela, aukeran baliabide gehiago daudela.

Zernahi dela, akort naiz Irigoienekin (1995: 1) euskararen eremuko Erdi

Aroko hipokoristikoen sorrera azter tzean «se me hace necesario manifestar aquí,

que, como es obvio, considero que el mundo de los hipocorísticos es de una gran

complejidad, y que no puedo penetrar en él más que de soslayo, máxime tratándose

de textos medievales» dioenean. Nik, dena dela, Nafarroako egungo hipokoristikoak

ere bil tzen ditut, bizkaitar euskal tzainak ez bezala, eta historikoak eta

gaurkoak eskema orokor baten barnean sar tzen ditut (ikus beherago). Bestalde,

hark ez bezala, izengoitiak alde bat u tzi ditut usaian (Per Arnalt dicho Velçto-ren

modukoak), zenbait aldiz lehen izenaren eta izengoitiaren arteko bereizkun tza

arrunt garbi ezin egin badaiteke ere (ikus hirugarren atalean diodana).

Euskal onomastika ikertu duten lanek arruntean ez dute kontuan

izan gure inguruan eta munduko beste alderdi ba tzuetan gerta tzen dena: erraterako,

Jimeno Juriok eta biok argitara emandako Artajona. Toponimia Vasca /

Artaxoa. Euskal Toponimia liburuan Nafarroako herri horretako leku izenak

aztertu genituen, baina ez ginen saiatu toponimo horiek beste hizkun tza eremu

ba tzuetakoekin erlaziona tzen, eta uste dut neurri batean hau normala dela holako

liburu batean. Hala ere, irudi tzen zait ha ts handiagoko lanetan baitezpadakoa

dela euskaraz arruntak diren gertakariak gure inguruko eta urrutiagoko

beste hizkun tza ba tzuetan badirene tz azter tzea, ho ts, geurea bakarra den zerbaiten

ai tzinean gauden ala munduan barna aski ezaguna den erabide baten

ai tzinean. Alegia, uste dut ez garela gure txokoan goxo-goxo geldi tzen ahal eta

ahaleginak egin behar ditugula kanpoan zer dagoen jakiteko. Hau da, izan ere,

euskal hipokoristikoen gaia iker tzean bestetan gauzak zertan diren ikustera

bul tzatu nauena.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!