19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

186 Patxi Salaberri Zaratiegi

7.2.72. -so, -xo (-xu inoiz, latinez ida tzi agirietan)

Hau Akitaniako inskripzioetan azal tzen den –xo edo –xso a tzizkiarekin

aldera daiteke, Anderexo, Anderexso (nom.), Bonxsoni (dat.), Ombexonis (gen.),

Sembexonis (gen.), Sembexson(is) (gen.), Senixsonis (gen.) eta abarretan dugunarekin

alegia (Gorr., 1984: 131-132, 175). -Xo, -xso hori -se(n)-ekin aldizka tzen

da, oinarri berari era txikirik ageri baitira biok (-se a tzizkia ere bada aipatu idazkunetan,

ibid., 126, 127, 129).

Schuchardtek (1908: 37) Akitaniako Narhonsus izena ‘Narbonner’

i tzul tzen du eta erraten akitanierako –so, -xo a tzizkia –co lekuzko berrekailuarekin

identifikatu beharra dagoela. Alegia, Narhonsus hori ‘Narbonakoa’ li tzateke

austriar hizkun tzalariaren arabera. Ai tzinago, hala ere, Anderexo izenean beharbada

–to > -tto > - txo a tzizkia dagoela azal tzen du (ibid., 67).

Mi txelenak (1954: 443), Akitaniako –xo, -xso a tzizkiak euskarazko

– t x o -rekin aldera daitezkeela erran ondoan, Erdi Aroko antroponimoetan

txistukaridun bukaera bat baino gehiago daudela dio, eta ezin dela hauen ebakera

osotara zehaztu:

«-xo, xso puede compararse a vasc. – t x o : el aquit. Anderexo sería así igual a

vasc. mod. Andre txo “señorita, mujercita”. En antropónimos medievales hay

más de una terminación en silbante, cuya pronunciación exacta no se puede

precisar».

Geroagoko lan batean (1969: 51) Semenso aipa tzen du errenteriarrak

eta gehi tzen ilhobaso ‘iloba, biloba’ hi tzarekin erka daitekeela; espresuki erraten

ez badu ere, -so-n pen tsa tzen ari zela ondorioztatu beharra da. Honek ez du

erran nahi, hala ere, Mi txelenarendako –so eta –xo a tzizki bera zirela. Akitaniako

–se(n) a tzizkiaz min tza tzean (1954: 416) Hautense eta Hautensoni alderatzen

ditu, eta dio beharbada –so(n) a tzizkia –xo(n)-en aldaera datekeela, -n ondoan.

Irigoienek (1995: 20), egungo euskara min tzagai hartuz, Iparraldean

aitaso ‘aitona’ eta amaso ‘amona’ erabil tzen direla dio, eta aitaxo eta amaxo aldaera

adierazkorrak dituztela.

Lafonek (1965: 82) Larrasoni jainko izenaren osagaiak larre, larra ‘larrea’

eta –so erator-a tzizkia direla erraten du, eta osotasuna Okzitaniako Tolosako

inskripzio bateko Siluanno deo-rekin erka daitekeela. Beste izen ba tzuetan

–xs, -x osagaia dakusa, Bonxsus, Bonxus, Berhaxsis-en erraterako (1966: 272).

Gorro txategik zehazten duen bezala (1984: 131), –x(s)o gizon, emakume nahiz

jainko izenak sor tzeko erabili zen. Autore honek berak dio gaur egun (Caro

Baroja, Lafon, Mi txelena), euskarazko – txo (edo –tto?) a tzizki txikigarriarekin

aldera daitekeela pen tsa tzen dela (ibid., 131-132, 175). Bestalde, ez du txoil gar-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!