19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izen ttipiak euskaraz 267

aldaera palatalizatuak dokumentuetan idazteko tenorean, eta, beraz, arrazoinamendu

hori zalan tzazko tzat jo beste biderik ez dakusat oraingoz.

Gaur egun izena alderdi batetik edo bestetik (bietatik alegia) laburtuz

ere sor tzen dira hipokoristiko desberdinak: Gon tzalo → G on t x u eta Txalo, Izaskun

→ Txaskun eta Izas… Halarik ere, ditudan datuen arabera, euskaraz ez da

ohikoa izen batek, aferesiz eta apokopez bi hipokoristiko edo forma laburtu izatea.

Ho ts, ez da normala, dakidala, gaztelaniazko Hermenegildo, Hermenegilda

→ Herme / Gildo, Gilda (hizkun tza honetan era honetakoak ez dira ugariak)

edo errusierazko Dimitrij → Dima / Mitja, Ljudmila → Ljuda / Mila, Natalja

→ Nata / Talja, Rostiláv → Rostja / Sláva-ren moduko bikoiztasunak. Hondarreko

hizkun tza honetan ere, Stankiewieczek dioenez (1957: 198), honelako pareak

gizon izenetan ez dira ani tz, andreenenetan ugariagoak izan arren: Galína

→ Gálja, Gála edo Lína, Iraída → Íra edo Ída…

Egungo izen ttipi laburtuak silababiko egiteko joera garbia ikusten da:

Ai tziber → A txi eta Tzibi, Gabina → Gabi, Modexto → Moxto, Pruden tzio →

Pron txjo… nahiz hau ez den inola ere lege. Dokumentazioan askoz gu txiagotan

ager tzen dira honelakoak: Domingo → Txomin, Fran tzisko → Pa t x i , Ju a n t x u →

Txa txu… Gaztelanian ere a tzizkirik gabeko izen ttipietan bi silabako «template»

edo plantilla dago, hirukoak ere izanagatik; azken hauek oinarriko izenak hiru

silaba baino gehiago dituenean azal tzen dira (Lipski, 1995: 391).

8.7. Izen batek hipokoristiko bat baino gehiago izan zi tzakeen eta izan

d it z a k e

Izen berak eratorri mordoxka izan zezakeen an tzina, hiztunak leku

bakoi tzean eskura zituen baliabide morfologikoak, a tzizkiak gehienbat (baina baita

hasierako t x-) erabil tzearen ondorioz. Bustiduraren bitartez ere hipokoristiko bat

baino gehiago (normalki bi) erator daitezke gaur egun oinarrizko izenetik: Andres

→ Andrex eta Anddex, Dolores → Dolorex eta Dollores, Domingo → Domin t xo eta

Txomin. Honelako bikoizketak dokumentazioan ere ager tzen dira: Anton → Antxon

eta Txanton; Grazia → Graxi eta Txaxi; Katalin → Ka txalin eta Txatalin;

Martin → Ma t xin eta Txartin. Beste hizkun tza ba tzuetan ere, ardura, izen berak

hipokoristiko bat baino gehiago izaten ditu; alemanez, konparazione, Bernd izenetik

Berndi, Berndl, Berni, Bernl, Börnde, Bendi, Bördi, Belgi eta Bemme atera tzen

dira (Naumann, 1976: 1, 1977: 14 eta hurr.). Ingelesez Elizabeth-ek ondoko hauek

(izan) ditu: Eliza, Betty, Bess, Bessie, B e tse y, Lizzy, Tetty, Te tsy, Beth, Espeth, Elspie,

Elsie, Libby, Elise, Lisette, Babette, Isabel (Lieberson & Kenny, 2007: 318-319).

Agirietan ohikoa da izen beretik ateratako forma palatalizatuen eta

a tzizkidunen arteko txandaka tzea: Txana eta Anako, Anato; Txaria eta Mariako,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!