19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Izen ttipiak euskaraz 107

da, O t x a n d a k o -ren etorkia, etorki hurbila, O t x a n d a zatekeen, ez O t x o a . Ikus

–ko a t z i z k i a .

7.2.4. -(o)teko (< -(o)te + -ko)

– o txoteko (O t x ot e): Ochoteco (Done., 1366, LPN, 569); oikonimian

ere ageri da: Joanes de ochoteco (Les., 1587, At.p., 6, 65). Hemen O txo(a) + -ote +

-ko dituzkegu, edo O txo(a) + -te + -ko. A tzizki konposatua eramateak, bestalde,

ez du erran nahi horren osagai guztiak aldi berekoak direla; alegia, badaiteke

–ko berrekailua orduko eratorria zen O t x ot e -ri eran tsi izana, Irigoienek (1995:

16) nahi zuen bezala. Arazo hau orokorra da, ho ts, a tzizki konposatu gehienxkoenetan

kausi tzen dugu, hasmentan erran dudan bezala.

7.2.5. -an

Bi izenetan bakarrik aurkitu dut, eta biak azal daitezke beste modu

batera; hortaz, zalan tzako tzat ematea beste biderik ez dago:

– Gastean (Gastea-tik): Gastean Balestaria (Ollogoien, 1350, LPN,

363). Irigoienek (1982: 624) hondarreko bokala galdutako *Gasteani, *Gasteane

/ *Gasteano-tik erator tzen du; jakina, honela bali tz ezin eman genezake

hipokoristiko tzat. Cf., bestalde, Gassian (Gassian de Sorheburu, Donoztiri, 1401,

Goih., 1966: 255).

– Petran (Petri-tik? Beltran, Bertran-etik ere erator liteke, apika. Cf.

Petan, Pettan): Petran de Yancia (Don., 1559, Jimeno, 1998: 232).

7.2.6. -degi

– Joandegi (Joan): «a Machin de Muru e a Miguel de Aravaolaça e Joandegui

de Vergaraeche» (Legazpi–Segura, 1483, Aierbe, 1993, 35, 130. or.)

7.2.7. -do

I txuraz –to-ren ozen ondoko aldaera da. Mi txelenak (AV, 180) «adiera

zehaztugabea» duen –da a tzizki toponimikoa ikustean Bizcardo-n ageri bide

den –do aipa tzen du, zein hizkera arruntean ere azal tzen baita: mok(h)or / mok(h)

ordo, uger / ugerdo… De Rijkek (1998: 358-359) muga adlatiboaren marka aztertzean

ezkerdo jaso tzen du eta dio ‘ezkerretara’ adiera zukeela hastean. Mi txelenak

aipa tzen duen –do-rekiko lotura badene tz ikustea ezinezko irudi tzen zaio, eta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!