19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

168 Patxi Salaberri Zaratiegi

7.2.55. -on (-un, inoiz edo behin); -ona (emakume izenekin)

Gaztelaniaz arruntean handigarria den –on (< -one), gai tzesgarria eta

txikigarria izan daitekeena (Glez. Ollé, 1962: 337), gure artean ere aurki tzen

dugu, izen ttipietan (Joanon, Migelon, Peiron…), Gaskuñan eta Biarnon bezala

(Grosclaude, 1991: 379, 1992: 36-37, 57-58, Fénié, 1992: 84-85: Arnauton – Arnaton

– Nauton - Naudon, Bernadon, Bertalon – Bartalon…; gaskoiz –oû

i txurapean ageri da: Janoû, Micheloû, Menicoû, Bertranoû… Rohlfs, 1977: 228-

229). Asturiasen Juanón, Miguelón-en modukoak txikigarriak dira, A. Alonsoren

arabera (1982 [1954]: 189). Aragoin, berriz, handigarria nahiz txikigarria

izan daiteke (Glez. Ollé, 1962: 337). Eskualde honetan izen arrunt eta izenondoekin

ere a tzizki usua da hau txikigarritako, Buesak dioenez (1989: 44), izen

bereziekin ez ezik (Pablón, Pedrón, Antoñón…, Rohlfs, 1951: 516, 1977: 229.

Ikus, berebat, Saurak Benasquen bildu dituenak, 1999-2000: 178). Fran tzian ere

–on txikigarria izan daiteke Dauzaten (1988 [1949]: 113) eta Hummelen (1997:

199) arabera, nahiz zenbait aldiz an tzinako erregimen kasu tzat hartu beharra

den. Erdi Aroan ere ager tzen da Parisen (Auberée → Auberon, Marie → Marion,

Maron, Michaelsson, 1939: 112-113). Italieraz –one «a typical augmentative ending»

da: Iacovone ‘big Jim’, Colone ‘big Nick’ (Hanks, 2003, XViii).

A tzizkiaren hedadura ikusirik, ez da miresteko gure artean ere azaltzea.

Gainera, inoiz beste berrekailu hipokoristiko bati gainera tzen zaio -on (Lopellon)

edo palatalizatutako izenari (G a r t x on). Kasuren batean gibelean darama

hipokoristikoa (S a n t z on e t), hondar kasu honetan Sanctione-tik zuzenean ateratako

aldaeraren ai tzinean (S a n t z on) ez bagaude behin tzat.

Bakarra kausitu dut bizirik:

– Pillun (Pillo, Piellu): Pillún (Ami.).

Ugariak dira, ordea, dokumentazioan bildu ditudanak:

– Andraon (Andre, Andreo): Andraon de Pisueta (Lekeitio, 1556, Enríquez

et al., 1993, 2, 165. or.), Andraon (Lekeitio, 1510/1556, ibid., 82. or.).

– Arnalton, Arnaldon (Arnalt, *Arnald): Arnalton (Estellerria, 1248,

DNLO, 9), Arnalton de Larçabau (Lan., 1350-53, CPBN, 49. or.), Arnaldon («Arnal

Lup, seigneur de Lucxe» delakoaren semea, 1355, Ruiz, 1997, 117).

– Arnauton, Ernauton, Ernaton, Ainauton, Einauton (Arnaut, Arnauto,

Ernaut): Arnauton, Aynauton, Eynauton, Ernauton delarçabal (1350etik

ai tzina, Goih., 1966: 228), Arnauton de Bildosteguy dayharp (Ainharbe, 1377,

Zier., 1994: 178), Arnauton Lucxa (Dg., 1387, Doc.Gasc.II, 219 = Arnauton de

Lucxe, ibid., 1397, 284), «Jo, Arnaut San tz de Tarde tz, seynor de Luxe […] et garde

de mon fil Arnauton» (Lüküze, urtea?, Doc.Gasc.II, 356), Hernaton de goyta.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!