19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Izen ttipiak euskaraz

XVII

nak Alaman antroponimoaren eratorri batean, hipokoristiko batean, duke oinarri,

*Alamando-n hain zuzen ere, Irigoienen ustekaria egia izatera (1995f), eta

nire iri tzian egian tz handikoa da. Nik neronek ez dut bizkaitar euskal tzainak

aipa tzen zuen aldaera aurkitu, baina bai horren biziki irudia den Alemantto.

Erran bezala, euskal onomastika arau tzen ere lagun diezagukete hipokoristikoek,

oraingo deituraren jatorria eta nondik norakoa hobeki uler tzeko bide

ematen digutenez geroztik.

Laugarrenik, izen ttipiek aukera ematen dute ohiko hizkeraren azpian

dauden egitura fonologikoak azter tzeko: silaben barne egitura eta motak, «template»

edo plantillak, errepikapen baliabideak eta irudika tze fonologikoaren

maila desberdinen arteko harremanak batez ere (Lipski, 1995: 387). Nik garbi

baino garbiago dakusat, azken urte hauetako lanak irakurrita, hipokoristikoen

azterketan aurrera eginen badugu fonologialarien premia dugula, euskal onomastikariok

ez baitakigu –nik segurik ez– fonologiaren barreneko zoko-mokoen

eta (azken) korronteen berri.

Bosgarrenik, dialektologiarekin ere badute zerikusia, izen ttipiek berek

eta hauek erdiesteko ibilitako erabideek historian zehar izan duten hedadura

geografikoa bestelako ezaugarri dialektalekin erlaziona daitekeelako, euskalkien

garapena eta bilakaera hobeki konpreni tzeko.

Buruenik, izen ttipiak her tsiki erlazionaturik daude haur hizkerarekin,

eta garbi dago arlo honetan ari diren iker tzaileei ekarpen polita egin diezaiekegula

onomastikariok, eta orobat haiek guri, hipokoristikoak eremu zabalago batean

koka tzeko abagune ematen digutelarik. Michaelssonek (1939: 110) haurren beren

hizkerari baino garran tzi handiagoa aitor tzen dio helduek haiekin ibil tzen dutenari:

«La part de l’enfant dans ces formations est généralement minime; les transformations

sont avant tout dues à la mère, aux paren ts […]». Stratmannek (1935:

30-31), ordea, haurren hizkera bera nabarmen tzen du, helduek umeekin komunikatzeko

erabil tzen dutena ez ezik: «Wenn man an seinen eigenen Familienkreis, seine

nähere Umgebung denkt, wird man sich sofort des weiten Einflusses der Kindersprache

bewußt». Iker tzaile honek bokal eta kon tsonante sistemetan gauzaturikako

ho ts aldakun tzak, izenen labur tze eta sinkopak, eta azaldu gabeko formak

haur hizkerari lepora tzen dizkio. Boyd-Bowmanen iri tziz ere munta handikoak

dira haurren hizkera eta helduen horiekilakoa (1955: 337-338):

«También señalaremos que estas deformaciones se deben en gran parte al rudimentario

sistema fonemático de los niños que aprenden a hablar, y a los esfuerzos

que hacen los adultos, con intención cariñosa, para imitar el sistema».

Afrika erdialdeko Hausa hizkun tzan, Newmanek eta Ahmadek diotenez

(1992: 162), hipokoristiko era gehienak batez ere helduek haurrekin edo

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!