19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Izen ttipiak euskaraz 271

Anpaitto, Juanamari → Mamai, Laurentine (→ *Lorantina) → Loanttina, Mariteresa

→ Maitexa… Bestalde, zenbait aldiz rd > rr aurki tzen dugu, agirietan eta

orain: Fernando > Ferrando, Ferranddo, Txerran; Txordon > Txorron.

Beraz, Boyd-Bowmanek –eta Van Wijkek (1964: 310)– diotena euskararen

kasuan ñabartu behar li tzateke, soinu mul tzoen bakun tzea arrunta izanagatik

(fran tsesez ere ezaguna da: André → Dede, Christine → Kiki, Gabrielle → Gabi…,

Nelson, 1998), dardarkariaren kontrako arbuio erabatekoa ez baita ikusten.

Ildo beretik, r > l aldakun tza ezaguna da (Laura → Lali, Leire →

Lele…), baina gu txitan baizik ez da ager tzen, eta beste horrenbeste erran daiteke

Boyd-Bowmanek aipa tzen dituen eta hango eta hemengo gaztelanian ohikoak

diren gertakariez. Euskarak baditu munduan barna aski zabaldurik dauden

aldakun tzak ( txistukarien busti tzea adibidez), baina baditu, orobat, berezkoagoak

diren beste aldabide ba tzuk; erraterako, sabaiko sudurkariak ez du gaztelanian

bezala ny mul tzotik atera behar edo bokal palatalarekiko ukipenean egon

behar, Ana → Aña, Bidane → Bidañe, Manes, Manez → Mañes, Mañez eta Noel

→ Ñoel-en ikusten den bezala, nahiz eta i baten ondoan egoteak lagun tzen

duen, bistan denez: Beni(g)na → Beñina, Inazio → Iñaxio… Hemen, jakina

hizkera guztien joera ez da bera, soinuak palataliza tzeko denboran.

Bestalde, oinarrian hiru silabako izena duten zenbait hipokoristikok

bukaerako bokala (-a) gal tzen dute a tzizkia har tzean: Marina → Maringo,

Ma r in t x e, Txaringo (Txarin ere bada, ordea, Txarina ez ezik), Martina → Txartingo...

Ikus ondoko atala.

8.10. A tzizkiak gu txitan eran tsi izan zaizkie eta gu txitan eransten zaizkie

aldaera laburtuei

Ez dirudi euskaraz ohikoa izan den, historian zehar, a tzizkiak izenen

aldaera laburtuei era txiki tzea, adibidez errusieran agi tzen den bezala (Stankiewicz,

1957: 2002 eta hurr.). Badira, egia da, azken bokala galdu eta a tzizkia

hartu duten hipokoristikoak: Maria → Malliko, Maritonko, Marina → Maringo,

Martina → Txartingo erraterako, eta menturaz Txartiko-ren kasuan ere antzeko

zerbait gertatu dela kontu egin behar genuke, ho ts, Txartie-tik atera dela,

ez *Txarti-tik, baina hau ez da batere segurua. Gainera, beste aukera da Txartiko

zuzen-zuzena Martiko-tik edo Martieko-tik atera zela kontu egitea.

Edozein modutan, horiek dira, oker ez banago, dokumentazioan kausitzen

ditugun bakarrak, eta egungo egunean aldaera laburtuei, apokopea jasandakoei

behinik behin, a tzizkia para tzea ez da arrunta, ditudan datuetan ikus

daitekeen moduan, baina ezinezkoa ere ez da: Arritokieta → Arri → Arri txu,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!