19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

214 Patxi Salaberri Zaratiegi

Wijkek (1964: 309), etorkia azter tzeari lotu gabe, -cho gehienbat –n-ez buka tzen

diren izenei i tsasten zaiela zehazten du. Buesak, berriz, erraten du (1989: 43, 47)

Francho, Pancho (Francisco) izenaren bukaera Juan-era zabaldu dela, eta Juancho

sortu dela; orobat, eta autore beraren iri tzian, Alfonso-tik ateratako Poncho-ren

azken zatia Ramoncho-ra hedatu da. Izan ere, iker tzaile honek, hondarreko izenari

doakionez, a tzizkia edo bukaera –oncho dela erraten du, oker nire ustez,

zeren Ramoncho-ren kasuan behinik behin garbi dago, izena Ramon bada,

bukaera –cho besterik ez dela. Saurak (1999-2000: 178) Perucho jaso tzen du

Benasquen eta –ucho a tzizkia daukala erraten; Azkuek dioena ezagu tzeko (1969

[1923-1933]: 284) ikus daiteke. Ikus, berebat, –ño eta – t x o sarrerak.

Lizopek dioenez (1931: 119), akitanierak xo izan du emazteki izenak

egiteko (Anderexo, Ehrexo, Hautenso), to ez ezik, baina ez du euskararen egungo

– t x o edo –to-rekin lo tzen. Autore honen irudituan, tokiko izen horiek ez zitzaizkien

aise egoki tzen latineko deklinabideei, zalan tza franko baitaude izen

bat deklinabide bati edo besteari a txiki tzeko tenorean, eta artetan deklinatu

gabe ere ager tzen da.

Mi txelenak erraten du (1954: 443), euskarazko –to (-tto) Akitaniako

–to(n)-ekin berdindu ondoan, eskualde honetako –xo, -xso euskarazko – t xo -rekin

aldera daitekeela eta idazkun zaharretako Anderexo egungo andre txo-ren kidea datekeela

(ikus –to(a), -tto(a)-ri eskaini atal txoa). Beranduagoko beste lan batean (FHV,

186-187) –t(t)o eta – t xo morfema beraren aldaerak ote diren segurua ez dela erraten

du, akitanieran hauei dagozkien bi berrekailu desberdin baitaude: -t(t)o eta –x(s)o.

Gorro txategik (1984: 131, 162, 205) –x(s)o gizon nahiz emazteki izenekin

azal daitekeela aipa tzen du, baina ez du zeharo garbi ikusten Beltesonis, Harausoni,

Harousoni eta Larrasoni-n ageri den –soni, -sonis-ekin erlazionatu beharra

den. Lan berean (186. or.) -s(s)-, ardura, -x(s)-en partez dagoela dio, eta Oxson

: Osson eta Odoxo : Odossi pareekin batean Baigorixo : Baigoriso ere ematen du.

Aurrerago (329. or.), Haravsoni edo Harovsoni teonimoa Herauscorri tshe orobat

jainko izenaren Heraus- oinarriarekin berdindu eta gero, erraten du daitekeena

dela oinarri horri –x(s)o(n)-en aldaera den –so(n)- a tzizkia gehitu izana. Lan

bikain honen bukaera aldean (ibid., 368-370), -xso-, -xsus edo –xsi eta –xso(n)-

aipatutakoan, azal tzen du menturaz latinaren deklinabideari era batera baino

gehiagotara egokitu zaion a tzizki afrikatu bakarraren ai tzinean garatekeela, eta

Mi txelenaren ha tzean gehi tzen du, euskarazko –xo, - t x o -rekin erkatu ondoren,

-to-ren palataliza tzearen emai tza tzat har daitekeela. Ikus, halaber, autore beraren

1993b lana (152-153). Jimenok, Tobalinak eta Velazak (1998) a tzizki hori

berori bide duen Izkueko hilarriko Abinsunsonis (gen.) aipa tzen dute.

Erabileraz kestione, B. Lizarragak erraten didanaren arabera, Lei tzan

artikulua emakume izenetan baizik ez da ageri, gu txitan gainera: Joxepa txoa,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!