19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

44 Patxi Salaberri Zaratiegi

José María → Chema… Lan honetan laugarren mota honi dagozkion

lekukoak ez ditut aparteko atal batean ematen, ai tzineko hiruretan

baizik.

Gorro txategik eta Lakarrak erraten duten moduan (2001: 430), euskal

hizkun tzalari tzaren eginkizunetako bat da palatalizazio adierazkorraren erabileraren

eta a tzizkien bilketa –eta azterketa gehi tzen dut nik– egitea, eta hori da

hain zuzen ere, lan honetan erdie tsi nahi ditudan helburuetako bat.

Izenen labur tzea dela eta, ezin aipatu gabe u tzi Nafarroako herrietan, eta

orobat beste herrialdeetakoetan, Hegoaldean behinik behin, gizonen tzako izenak

emaztekien tzakoetarik bereizteko erabil tzen den prozedura: lehenek –o edo kontsonantea

izaten dute bukaeran, eta bigarrenek -i, gaztelaniazko –a galdurik, etorkizko

izenak –ia amaiera duenean: Anbroxio / Anbroxi, Anttonio / Anttoni, Antoni;

Baxilio / Baxili, Benan txio / Benan txi, Bittor / Bittori, Emilio / Emili, Eulogio /

Eulogi, Euxebio / Euxebi, Euxabi; Euxtakio / Euxtaki, Eustaki; Gergorio, Gregorio /

Gergori, Gregori; Hilario / Hilari, Iñaxio / Iñaxi, Julio / Juli, Liborio / Libori, Luzio

/ Lu t xi, Maurixio / Maurixi, Pruden txio / Pruden txi; Tibur txio, Dibur txio / Tiburtxi,

Dibur txi; Toribio, Ttoribio / Toribi, Xerapio / Xerapi, Xeapi; Xixilio / Xixili,

Zezili…, jatorriz bestelako bukaera duten Anunciación → Anun txi, Axen txio /

Axin txi, Concepción → Kon txesi, Kon txexi eta abarrez lekora (1).

Hau bat dator nonahi opa tzen ditugun Grazia → Grazi, Garazi, Gerazi,

Graxi, Txaxi-rekin eta Maria → Mari-rekin (ohikoena, alabaina, Maria

da), beste ba tzuetan horrelakorik ez badago ere: Auria, Oria… Inoiz, gainera,

bereizketa oinarriak bi kasuetan –io duenean ere egiten da: Roxario (gi.) / Roxari

(em.), eta maskulinorik ez dagoenean edo usaiakoa ez denean ere bai, behin

edo beste: Engrazia → Ingraxi, Eulalia → Eulali, Natalia → Natali…

Bukaerako –i hori, hipokoristikoetan ere, femeninoaren ezaugarri tzat

hartu da Hegoaldean, eta jatorriz bukaeran –ia edo –ión ez duten beste izenekin

ere erabil tzen da orain: Aran txa → Aran txi, Elena → Eleni, Katalina → Katti,

Koxpa → Koxpi, Maria Luisa → Muxi, Patrizia → Patti, Pilar → Pili, Ramona →

Ramoni… Zenbaitetan, bestalde, apokopearen emai tza da, baina bukaeran –i egiteko

joera horrek eragina izan duela dirudi: Epifania → Epi, Isidora → Ixi, Josefina

→ Joxepi, Mar tzelina → Mar txeli… Greulek ere (1983-84), bokal berarekin bukatzen

diren alemaneko hipokoristikoen eta gainerako formen iturriak azter tzean,

bilakabide hau berau aipa tzen du (Daniel → Dani, Elisabeth → Eli…). Whissellek

dioenez (2001: 104-105), iker tzaile ba tzuek emakume hipokoristikoek («girls’

nick names» egilearen hi tzetan) bukaeran /i/ izan ohi dutela nabarmendu dute.

(1) Historian zehar maskulinoak eta femeninoak bereizteko euskaraz erabili diren baliabideez

Iñigo & Salaberri (1997) ikus daiteke.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!