19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izen ttipiak euskaraz 31

Kbìnéé!bo… Obengen arabera, elkargaien erro egitura a txiki egiten da hipokoristikoan;

honela bada, aipatu dudan lehen izenean osagaiek VCVCV eta VCV

egitura dute, eta hipokoristikoak VCVCV-VCV. Alde bakarra lehen osagaiaren

azken bokalaren izaera aldakun tza da. Errepikapena nola antola tzen den jakiteko

gertakari honi eskainitako atala ikus daiteke.

Erabide morfofonologikoetara igaroz, Obengek erraten du akanen ezabaketa

nabarmena dela izen ttipiak antola tzean. Hi tz hasteko ezabaketa, hi tz

akabailakoa eta erdikoa bereizten ditu, ho ts, nik aferesi, apokope eta izen trinkotze

edo barne labur tzea deitu ditudanak. Gainera, gertakari horiek bakarka gauza

daitezke edo elkarrekin: Àksíá → Àkóó edo Àkó, Kbìná → Kbí, Kòfí →

Kòó eta Fíì, Fíìfí-z gainera, Jn wura kofi → Jóòfí, Jn wura kwesi → Jóòsí (3),

Kwèsi → Síì, Kèé eta Síìsí…

Beste alde batetik, aipatu iker tzaileak zehazten du izen ttipien eraketa

prozesuan doinua ani tz alda tzen dela horietako askotan (adibidez, Kòfi izenak

L–H [low – high] doinu eredua du, baina haren Fîifi eta Fîi hipokoristikoek H-

L-H eta H-L dute), baina ez denetan, eta ez bide da eredu finkorik aldaketa

gauza tzeko tenorean. Bokal harmoniaz kestione, autoreak zehazten du harmonia

edo bokalak elkarrekin ager tzearen murrizketa gertakari garran tzi tsua dela

akan min tzairan: izen ttipi ba tzuetan bakarrik mihia ai tzinatua duten bokalak

azal daitezke, eta besteetan ai tzinatua ez dutenak. Badira, alabaina, arau hori

hausten duten izen ttipiak. Bokal luzapena, azkenik, usaiakoa da errepikapenez

erdie tsitakoetan (ikus erabide honi eskaini atala).

4.13. Zuluera

Hego Afrikako zulueran hipokoristikoak batez ere emakume izenetan

erabil tzen dira (Koopman, 1979: 162-163). Normalki izen osoen labur tzearen

fruitu ohi dira, a) aferesiarena (u- izen-aurrizkia alde batera uzten badugu behinik

behin (4)): uNtombizodwa → uZodwa, uNtombizonke → uZonke, b) apokopearena:

uJabulisiwe → uJabu, uThandekile → uThandi, uThembekile → uThembi.

Ikusten den bezala, bigarren mul tzo honetan labur tzearekin batean bokal

aldaketa ere buru tzen da, zenbait kasutan. Gizon izenak ere laburturik erabil

daitezke, baina bakarrik gizonarenak direla argi dagoenean: uMandlenkosi →

(3) «Here, the stretch [-n wura kwe] is deleted. A prolonged [o] vowel is then placed between

the remaining [j-] and [-si]. The same process of deletion is undergone by jóófi and

jóòdo».

(4) Zuluerarekin her tsiki erlazionaturik dagoen xhosera hizkun tzan singularrean dauden

per tsona izenek har tzen dute u-, eta pluralean daudenek oo- (Neethling, 1994: 89). Iker tzaile

honek, xhoseraren hipokoristikoez min tza tzean, alde batera uzten du hasierako u- hori.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!