19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izen ttipiak euskaraz 173

nadot, Minchot, Ramonot…, Saura, 1999-2000: 178); Alvar-ek Aragoiko –ueto

(-ote) txikigarria jaso tzen du (Hasselrot, 1957: 116).

Fénié & Féniéren arabera (1992: 84-85), «langue d’oc»-en eremuan

ohikoak dira –ot, -otte bukaera duten antroponimoak: Arnauchot, Bertranot, Charlot,

Jacquot, Perricot… Grosclaudek ere bil tzen ditu –ot, -ote-dun hipokoristikoak

hiztegian (1992: 32, 33, 34, 57): Andrivot, Anérot, Bernabot, Bernadòt, Bernadotte

- Bernadòta, Manotte… Hasselroten iri tzian (1957: 107) Gaskuña eta Biarno dira

a tzizki honen «le veritable Eldorado»; Irigoienek (1995b: 31-32) Erdi Aroan eskualde

horretako Ossau ibarrean ageri diren ba tzuk ematen ditu: Gassiot, Guilhamot,

Johandot, Johanot, Monicot, Peyrot, e.a. Iglesiasek (2000: 176, 263) –òt, -òta okzitaniar

a tzizkien artean sar tzen ditu eta BABeko Joannote, Joanòt izenak aipa tzen;

autore honen arabera (ibid., 76) –ote edo –ot ez da aurki tzen diren zenbait –ot-ekin

nahasi behar, hauetan –t analogiko eta mutua bai tzen.

Mi txelenak dio (1969: 51) –t(e) amaiera duten hipokoristikoek euskarazko

oinarriak izaten dituztela, eta –et, -ot dutenak, aldiz, «Ipar-ekialdeko etorkia

duten erroman tzeko eratorriak» direla. Ez dirudi, halere, hau denik Enekot,

G a r t x ot , Pelot-en kasua, oinarria usaian euskarazko tzat jo tzen baita; hauek, halere,

beste interpretazio bat ere izan dezakete (Eneko + -t, Gar txo + -t, Pelo + -t).

Irigoienek ere, Semesot azter tzean, –ot(e) bukaera erdararekiko analogiari leporatzen

dio (1995: 20), baina nire irudiko a tzizkia, -iko, -on eta beste bezala, aski

guretua genuen.

Galegoz –ote bukaera dugu Xoan-en hipokoristikoa den Xoanote izenean

(Ferro, 1998: 549); hizkun tza honetan, portugaleran gerta tzen den moduan,

a tzizkia txikigarria izaten da hizkera arruntean, edo txikigarri-mespretxuzkoa

(ikus, dena dela, Freixeiro, 1996: 107), ez handigarri-mespre txuzkoa.

Fran tzian ere, Paris aldean, Borgoñan eta Ekialdean, -ot aski hedaturik dago

(Dauzat, 1988 [1949]: 113); hiriburuan ere ohikoak ziren –ot, -ote-dun hipokoristikoak

Erdi Aroan (Michaelsson, 1939: 112): Acelot (Aceline), Guillot (Guillome),

Hellote (Helloys), Juliot (Julien), Marguerot (Marguerite)… Hasselrotek

(1957: 45) –ottu galiar-erromatar eremu osoan ibili zela erraten du, eta, Meyer-

Lübkeri jarraikiz (1974 [1890-1906]: 508. atala, 598-599. or.), gehienbat gizon

izenekin azal tzen dela, baina ai tzinago zehazten du Euskal Herriko mugako

Gaskuñan eta Biarnon femeninoaren alderako ezinikusi hori erabat edo ia erabat

desagertu zela (ibid., 113-114). Autore beraren arabera (ibid., 104), –ote

hispaniar-portugaldarra ezin da zuzenean lotu –ottu-rekin, bukaerako –e bokalak

eta gaztelanian o irekia ez diptonga tzeak a tzizkia mailegatua dela (katalanetik

segur aski) erakusten dutelako.

Gaztelaniaz handigarri-mespre txuzkoa ohi den –ote, -ota (carota, culote,

manota, adibidez; cf. gure lodikote, mozkote, zarkote… Azkue, 1969-I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!