19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

16 Patxi Salaberri Zaratiegi

direla, a) oinarrizko izenaren aurreneko bi silabak a txiki tzen dituztenak: Elvíra

→ Élvi, Joséfa → Jóse, Leocádja → Léo, eta b) izenaren azken silaba(k) gorde tzen

d(it)u(z)tenak (oinarrizko azentu ereduaren arabera azken silabatik, azken bietatik

edo azken hiruretatik irteten dira hipokoristikoak): Beatríz → Tícha, Jesús →

Chúcho, Elvíra → Víla, Joséfa → Chépa, Leocádja → Káya. Bien arteko aldea da

lehen sailekoak beti ezaugarri berak dituzten kideak («featurally-identical

corresponden ts») direla eta bigarrenekoak ezaugarri berak ez dituztenak («featurally

unfaithful corresponden ts»). Gaztelaniako izen ttipiek bi morako oin bakarra

ohi dute, autore honen arabera.

Lehen sailekoetan bigarren silaba r, l, n edo s-z trabatua bada, azken

kon tsonantea a txiki daiteke edo ez (Ricárdo → Ríca edo Rícar, Rodólfo → Ródo

edo Ródol…); hondarreko kon tsonantea bestelakoa bada beti eror tzen da (Concepción

→ Cónce), eta diptongoa badago honen lehen osagaiaren ondokoa galtzen

da (Danjél → Dáni, Javjér → Jávi, Júlja → Júli, Manwél → Mánu). Bigarren

mul tzokoetan ozentasun gu txiko segmentuak ageri dira silaba-hastean eta

ozentasun handikoak silaba-muinean. Kon tsonante mul tzoak, bestalde, bakundurik

ager daitezke (Alejandrína → Dína) eta diptongoaren elementu ez-silabagilea

lekutu daiteke (Horténsja → Téncha); kodan, bestalde, sudurkaria baizik ez

daiteke ager (Albérto → Béto). Kausi tzen ditugun soinu aldakun tzak ([č] < [ś],

[p] < [f], [k] < [x], [l] < [r]) silaba «optimiza tzeko» bidea besterik ez dira Piñerosen

irudiko. Palataliza tze edo bat-egitea ere buru tzen da, s, r, l, d, t eta n-k ondoan

/j/ dutenean: Atanásjo → Nácho, Victórja → Tóya, Amálja → Máya, Djégo

→ Yéyo, Sebastjána → Chána, Eugénjo → Kéño…

4.2. Fr a nt s e s a

Plénatek (1982, 1984) fran tseseko hipokoristikoak azter tzen ditu, gehienbat

errepikapenezkoak, eta dio lehen bi kon tsonante mul tzoak berdinak

dituzten C 1

VC 1

V(C 1

()) erako silababikoak arrunt ugariak direla: Thomas →

Toto, Victor → Totor eta Marguerite → Guiguitte, adibidez(1). Oinarrizko izenetik

abiaturik, hipokoristikoa sor tzeko eskuineko zatia ezaba daiteke (Dominique

→ Dodo, Geneviève → Gé, Sophie → Sosso, Valérie → Vava), ezkerrekoa (Bernadette

→ Dédette, Irénée → Néné, Sophie → Fifi), erdikoa (Marie → Mimi, Marie-Alice

→ Malice), eskuinekoa eta erdikoa (Bénédicte → Bibi, Théophile →

Toto), ezkerrekoa eta erdikoa (Bernadette → Nanette, Dominique → Mimique,

Marguerite → Guitte, Guiguitte), bi aldeetakoa (Dominique → Mimi, Simone →

Momo), bi aldeetakoa eta erdikoa (Angeline → Gigi, Catherine → Titi, Eveline

→ Vivi).

(1) Steriaderen arabera (1988: 145) «kantitate-sentibera den janboa» («a quantity-sensitive

iamb») da hau.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!