19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

258 Patxi Salaberri Zaratiegi

Ez dut uler tzen nola egin daitekeen honelako baieztapena. Izan ere, Iparraldean,

egun, Antton, Añex, Battitt(a), Beñardo, Eloixa, Ganix, Johañe, Manex,

Mañex, Mattin, Paxkal, Paxkalin, Ttattin, Xabadin eta beste ohikoak dira egun eta

dokumentazioan ere ager tzen dira ildo bereko aldaera palatalizatuak, Ma t xin eta

Xeme konparazione. A tzizkidun hipokoristikoak, bestalde, ugariak izan dira alderdi

horretan, Goihene txeren 1966ko lanean eta bestetan ikus daitekeen bezala.

Nafarroa Garaian Berant Erdi Aroan eta Bizkundean izen ttipi desberdin

gehiago –eta maizago– opa tzen ditugu egun oraindik euskaldunak diren

alderdietan (Baztan, Imo tz, Lei tza, Ul tzama…) luzaz hizkun tzaren mugan edo

honetatik franko hurbil egon diren Oibar, Orbaibar, Ibargoiti eta bestetan baino.

Hemen «salbuespena» gure hizkun tza XIX edo XX. mendeetan galdu duen

Nafarroako erdi aldeko eremu zabala da (E txauribar, Gesala tz, Iruñerria…), lehenagoko

garaietan guztiz euskaldunak izanik hipokoristikoak arrunt ugariak

bai tziren hor ere.

8.5. Elebitasun egoerak, ho ts, euskara mendekoa izateak hipokoristikoen

sisteman eragina izan du

Badirudi euskara, bizi izan den elebitasun egoerarengatik, erdararen aldean

behe mailakoa izan dela, ez segur aski azken mendeko neurrian, ez eta Euskal

Herriko alderdi guztietan modu berean ere. Beharbada arrazoi horrengatik

hipokoristiko ba tzuk (Juaniko, Ma t xin , Pa t xi, Pello…) erdarazko izenen mailakotzat

har tzen ziratekeen, ho ts, “positibo”-en mailako tzat ematen ziratekeen. Zernahi

dela, izen ttipi “neutraldu” horietako ba tzuek behin tzat nolabaiteko hipokoristikotasuna

a txiki zutela eta dutela erran daiteke, alegia, ez dutela zeharo galdu

zuten indar adierazkor berezia (Juaniko, Pa txi…). Nolabait ere bida tz erditan daudela

erran genezake, hipokoristiko garbien eta izen neutroen, positiboen artean.

8.6. Hipokoristikoak era tzeko baliabideen bilakaera: ikuspegi orokorra

Lan honetan aurkeztu ditudan datuak ikusirik, irudi luke An tzinatetik

segur aski, eta Erdi Aroaz geroztik seguru, antolabiderik emankorrena morfologikoa

izan zela, a tzizkien erabilera, eta gero hauek urrituz joan direla, oraingo

egoerara iri tsi arte (-ño Ip., -iko, -ika Heg., -ito, -ita eta -to batez ere Heg., -tto Ip.

zein Heg.). Gaurko urritasuna a tzizki kopuruari ez ezik, hipokoristiko desberdinen

kopuruari ere badagokio, nahiz hemen aldea baden berrekailu ba tzuetarik

besteetara.

Hogeigarren mendean erabide morfologikoak baino gehiago ibili dira

fonologikoak, ho ts sinbolismoa alegia, usu, gorago erran bezala, bi bideak, mor-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!