26.08.2013 Views

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Werlich-ek, prozedura kognitiboak kontuan izanik, bost testu mota

bereizten ditu bere sailkapenean: 1) deskriptiboa, espazio pertzepzioari

lotuta; 2) narratiboa, denbora pertzepzioari lotuta; 3) azalpenezkoa,

adierazpen kontzeptualen analisi eta sintesiari lotuta; 4) argudiozkoa,

iritziari eta posizio hartzeari lotuta; 5) instruktiboa, etorriko den portaerari

lotuta. Testu azaleko aztarnetan antzematen zaio bakoitzari zein kontzeptu

motari dagokion: (1) inperfektoen nagusitasuna; (2) passe-simple-aren

presentzia; (3) eta (4) konektakari logikoen ugaritasuna; (5) dentsitatea

nabari da aginduzko aditzetan eta infinitiboan dauden ekintzazko aditzetan.

Tipo bakarreko testurik ez dagoenez, tipo ezberdinez jositako sekuentzia

modura ikusten ditu testuak Werlich-ek. Horrela, erreportajean, esaterako,

honako hurrenkera aurkituko du: deskriptiboa+ narrazioa + argumentazioa

+ narrazioa.

Adam (1985, 1987b, 1990) autoreak “sekuentzia” izenarekin

ezagutuko ditu Bathktine-k (1929) forma elementalak deitzen dituenak

(“lehen” generoak). Sekuentzia da autonomia duen unitate egituratua.

Sekuentziak, beraz, bere barnean elkarlotzen ditu makro-proposizio

izeneko unitateak. Modu horretara ulertuta, honela ikus daiteke testu baten

antolaketa lineala: sekuentzia ezberdinen artikulazioa eta konbinaketa.

Adam-ek testu antolaketaren plano desberdinez hitz egiten du, eta bestalde,

testua egitura heterogeneo bezala ulertzen du.

Ildo honetatik, eta Charolles (1988) autoreak erdizka eginiko

sailkapenari jarraituz, Adam-ek deskribapen orokorra eskaintzen du:

testuaren antolaketa orokorraren barnean sekuentzien tipologia proposatzen

du. Proposamen hori oinarritzeko beste tipo batzuen atalez baliatzen da;

horrela, narrazioa, deskribapena, argudioa, azalpena eta elkarrizketa

hartzen ditu. Horiek izango dira, hain zuzen, oinarrizko egitura

sekuentzialak (Adam, 1992). Testu berean konbinaturik azal daitezke

sekuentzia horiek eta konbinaketa-mota ezberdinak bereizten ditu.

Tipologia hau errentagarri ikusten da didaktikarako.

3.2.3.2.Tarteko sailkapenak

Sailkapen hauetan irizpide heterogeneoak erabiltzen dira testuak

multzokatzeko. Gehienak honako irizpide hauetara lerratzen dira: mundu

enuntziatibora, komunikazioaren interakziora eta ekoizpen baldintzetara.

Hiru tipologia mota ikusten dira tarteko eremu honetan: tipologia

enuntziatiboak, tipologia komunikazionalak eta tipologia situazionalak.

108

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!