26.08.2013 Views

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

155

Laburbilduz, esango dugu testu hizkuntzalaritzak marko hestuan

aztertzen duela anaforaren fenomenoa –anafora eta bere aurrekariaren

arteko harremana ko-testura mugatzen baitu–. Pragmatikak, ostera, testutik

kanpora begira ere jartzen da, eta, bertan, solaskidearen memoria

diskurtsiboari ere dei egiten dio anaforaren aurrekaria aurkitzeko. Jakina

da, honelako hurbilpen bakoitzak bere ondorio propioak izango dituela

anaforak identifikatu eta bere aurrekariak testuan bertan edo testutik at

aurkitzeko orduan.

1.4.3.Anafora eta ikuspegi pragma-semantikoa

Esan bezala, Kleiber-ek (1994a) kritikatu egiten du Milner-en (1982)

proposamena –anafora interpretatzeko hizkuntzaren irizpideak soilik

kontuan hartzearenak– eta, halaber, pragmatikaren ikuspuntu bakarretik

anaforak aztertzeko arriskuak nabarmentzen ditu. Autore honen ustetan

hurbilpen pragmatikoek izkutatu egiten dituzte kateamendu bat ondo

egiteko (kognitiboki eta linguistikoki) beharrezkoak diren baldintza

linguistikoak.

Laburtzeko, hurbilpen pragmatikoei bi kritika egiten die Kleiber-ek

(1994a): bata, aurrekariaren esanahia pragmatikak interpretatzen du ia

bakarrik, esapide baten esanahia bere eduki errepresentazionalera mugatzen

baitu teoria honek; eta bestea, analisi pragmatikoek, aurrekaria izendatzeko

ez diete kasu handirik egiten markatzaile anaforikoen azpian dauden

hizkuntz arauei.

Hori dela eta, aipatu autoreak, hurbilpen pragma-semantikoaren alde

jokatzen du: “qui accorde aussi bien une place à la sémantique qu´a la pragmatique

dans le fonctionnement des marqueurs référentiels et qui ne se coupe pas de la

dimension cognitive” (11. or.)

Horrek esan nahi du, batetik, anafora pronominaletan (bera, hau, hori,

hura) alderdi deskriptiboa edo errepresentazionala ez dagoela hutsik. Eta,

bestetik, anaforak aztertzeko ez dela nahikoa bere zentzu deskriptiboa edo

errepresentazionala; kontuan izan behar dela, horrez gain, Anscombre eta

Ducrot-ek (1983) definitutako zentzu instrukzionala (sens instructionnel).

Honela definitzen dute autoreok zentzu hori: “ un sens qui indique á

l´allocutaire comme procéder pour trouver la bonne interprétation, et en l´occurrence

pour les expressions reférentielles, comment accéder au référent” (14.or)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!