26.08.2013 Views

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2. Testualizazio mekanismoak

Sarrera

Esan bezala, atal honetan diskurtsoaren funtzionamendurako eredu

psikologikoaren proposamen eta teorietara mugatuko gara, horiek baitira,

batik bat, gure testuak karakterizatzeko aukeratutako markoa. Hasteko,

esango dugu, teoria honek, aipatu bi mekanismoak −kohesioa eta

konexioa− testualizazio mekanismo izenean biltzen dituela, eta beraz,

horrekin emango diogu hasiera atal honi.

2.1. Testualizazio mekanismoak: izaera eta osagarriak

Testu enpiriko guztiek, edozein motatakoak direla ere, osotasun

koherentea osatzen dute: ekintzazko egoera bati giltzatutako unitate

komunikatiboa. Hartzaileak bere horretan uler eta interpreta dezan sortu da

osotasun koherente hori. (Bronckart, 1996).

Testualizazio mekanismoak eta kontuan hartze enuntziatiborako

mekanismoak 72 dira testuari koherentzia emango diotenak. Koherentzia

terminoa testu-generoak eta diskurtso motek ekoizpen-testuinguruarekiko

dituzten harremanak adierazteko gordetzen da. Baieztapen hau hobeto

ulertzeko, hona hemen Larringanek (1998a) jartzen duen adibidea:

“Koherentzia testuala (eta diskurtsiboa) zer den jakiteko, testu baten laburpena

egin behar dugunean ederki asko ageri zaigu. Edo testu baten perifrasia egin behar

dugunean. Sorburu testuaren (T) laburpena (t) egitean, T eta t baliokideak izan

behar dutela esaten da, edo koherentzia behar dutela izan. Ez da holakorik esaten

kohesioa edo konexioa dagokienean. Intentzio bera,(...) hitz desberdinez lor daiteke.

Globala zein partziala izan, koherentziak ez du iraupenarekin zerikusirik, hau da, ez

da testualizazio-mekanismo osoa eta betea, nahiz eta testualizazio-mekanismoek

parte hartu duten haren burutzapenean” (82. or.)

Testualizazio mekanismoak azpiegitura mailako unitateak dira, eta

eduki tematikoaren progresioa artikulatzen dute. Hizkuntz unitateen kateak

(edo serie isotopikoak) erabiliz, ibilbide anitzetan antolatzen dituzte eduki

horiek. Mekanismo horiek –koherentzia eta eduki tematikoa ez bezala−

testuaren linealtasunari lotzen zaizkio, haren artikulazio nagusiak

(hierarkikoak, logikoak, denborazkoak...) markatuz. Esan behar da

hartzaileari zuzenduak daudela batez ere.

72 “Kontuan hartze enuntziatiborako mekanismoak” kapitulu honetako 6. puntuan aztertu ditugu.

156

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!