26.08.2013 Views

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

konjuntzioaren ordez konektakaria izena hartzen du. Hona hemen bi horien

arteko ezberdintasunak:

1.1. Perpausean oinarritutako hurbilpenak

Ez da gure asmoa, ezta egitekoa ere, perpausean oinarritutako

hizkuntzaren ikuspegiaren bueltan teorizatzea; gure asmoa oso apala da:

zenbait datu jaso aurrerago azalduko dugun beste zenbait teorirekin

alderatzeko. Horregatik, aipu guztiak euskal gramatikan oinarrituko ditugu,

badakigun arren, printzipio horiek guztiak komunak direla hizkuntza

guztietan eta ez euskararenak bakarrik.

Hona hemen perpaus mailako loturaren inguruan, Euskaltzaindiak

(1990) dioena: “Lokailuez gainera, juntagailuak eta menderagailuak ere eskaintzen

dizkio hiztunari gramatikak. Haren egitekoa ere testuari lotura ematea litzateke, baina

lokailuek testu mailako edo solas mailako lotura bideratzen badute, juntagailuekin eta

menderagailuekin perpausak lotu ezezik, elkartu ere egiten dira, elkarketa horren

ondorioz lortzen dena perpaus delarik halaber.”( Euskal Gramatika, 8.or.)

Unitate horiek funtzionatzen duten gunea definitzen du Gramatika

honek. Egia esan, hizkuntz unitateak aztertzeko eremua perpausa da, eta

hori oso garbi uzten da : “Gure helburua, hortaz, ez da testua aztertzea, perpausa

baizik. Baina sarritan perpausetan nolabait aurreko perpausari, edo ondokoari ere bai

zenbaitetan, erreferentzia egiten dioten elementuak –aditzondoak gehienetan– aurkitzen

dira. Elementu hauek perpausaren barruan agertzen direnez, gure gramatikak jaso egin

behar ditu”(6.or.)

Halere, eta aipu honetan ikusi dugun bezala, onartzen da perpausaren

mugen barrutik ezinezkoa dela hizkuntzaren zenbait fenomeno aztertzea.

Hona hemen beste adibide bat:

Euskal Gramatikaren beste pasarte batean, eta honako esapideez ari

dela (dena den, nolanahi ere, bestalde, gainera, e.a.), honela esaten da:

"Fenomeno hauek perpausen mugak gainditu egiten dituzte. Perpausak ezin du,

horregatik, askotan, zentzu “osoa” beregan izan. Horregatik, hain zuzen, zentzu

osotasuna sarritan aipatu izan bada ere gramatiketan perpausa definitzerakoan, bistan

da ezin garela horretan oinarritu perpausa definitzeko. Hala ere, perpausa da

gramatikak bere azterketarako erabiliko duen unitatea. Perpausa da gramatikak

aurkitzen duen muga. Hortik gora nekez abiatuko da” (5. or.)

Gramatika tradizionalak honako unitateak bereizten ditu:

juntagailuak (koordinazio-konjuntzioak), eta menderagailuak

(menderakuntza-konjuntzioak).

150

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!