26.08.2013 Views

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Aipatu erreferenteen sarrera egiteko, hainbat hizkuntz tresna ditu

ekoizleak bere eskura; eta horien artean egiten duen aukera, printzipioz

behintzat, erreferentea eta ekoizpen egoeraren artean berak ezarritako

erlazioaren araberakoa izango da (ainguraketa diskurtsiboaren maila).

Testuaren eraikuntzaren hurrengo urratsean, konjuntzio edo

disjuntzio mailaren arabera, unitate ezberdinak aukera daitezke, nominalak

edo pronominalak; eta, determinatzaileei dagokienez, deiktikoak edo ez

deiktikoak. Erreferenteari sarrera emateko modua ere aldakorra izan

daiteke, berau txertatuko den eremu semantikoaren araberakoa; bertan

eman baitaiteke aurresuposizio maila altuagoa edo baxuagoa, eta, orduan,

forma zehaztuak edo zehaztugabeak aukera daitezke. Maila honetan

hartutako erabakien arabera, orduan, kate anaforiko baten osaerak bere

gainetik dituen kate-mailen izaeraren eragina izango du.

Testu bateko kate anaforikoek honako funtzioak betetzen dituzte aldi

berean: elementu tematikoak mantentzea, berauen berreskurapena eta

txandaketa. Lehendabiziko biek argumentuen erreleboekin dute zerikusia

eta azkenak, berriz, bilakaera tematikoarekin.

Gaiaren mantenuarekin ulertzen dugu, unitate anaforikoen

hurrenkera ematen denean (bat, gutxienez, sarrera baten ondoren) baina

kate horrek beste kate bat sortzen ez duenean. Gaiaren berreskurapena dela

esango dugu, kate anaforiko bat eteten denean –beste elementu tematiko

bati sarrera emateko eta hori sartu ondoren– hasierako kate anaforikoak

aurrera segitzea. Horretarako kate-maila bakoitzean aukeratuko diren

unitateak, berauek osatzen duten prozesuaren izaeraren araberakoak izango

dira: modu orokorrean, esan daiteke anafora pronominalak ohikoagoak

izango direla gaia mantentzeko eta nominalak gaia berreskuratzeko 81 .

Temaren bilakaeraren esku gelditzen da kate anaforikoen banatze

modua testuan zehar, beraz, elementu tematikoen txandaketa da bere

ardura.

Ikuspuntu teorikotik begiratuta, bi modutakoak izan daitezke: hurrenezhurreneko

kateak eta kate paraleloak. Hurrenez-hurreneko kateetan, kate

bat hausten da beste kate baten garapena ahalbideratzeko; beraz, gaiaren

mantenua eta berreskurapena gertatzen dira. Kate paraleloetan, ordea,

elementu tematiko batzuk (bi, gutxienez) aldi berean aipatzen dira testuan,

81 Aurrerago azaltzen dugunez, alabaina, generoa markatzen den gainerako hizkuntzetan baino gutxiago

erabiltzen da anafora pronominala euskaraz. Horren ordez anafora nominala erabiltzen da (hitz beraren

errepikapena, gehienetan).

172

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!