26.08.2013 Views

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

eta bietan gaur egun dauden teoria guztiak bil daitezke. Horietako baten

aintzindaria Harris (1952) dugu, eta bestearena Benveniste (1964).

60ko hamarkada aurretik badira, itxura baten behintzat, perpausetik

testura abiatzeko zenbait ahalegin: Harris-ena (1952) dugu horietariko bat.

Zellig S. Harris autoreak 1952an “Discourses Analysis” funtsezko

artikulu giltzarria argitaratu zuen. Bertan, ordura arte ez ohikoa zena,

perpausa gaindiko unitateak analizatzea proposatzen du, baina horretarako

perpausa mailako ezaugarri linguistikoak analizatzeko prozedura

distribuzional bera erabiltzen du. Harris-ek, hurbilpen honetan, ez du

diskurtsoa analizatzen, perpausen hurrenkera baizik. 1970an Dubois

autoreak hainbat lan argitaratuko ditu Harris-en teoria honetan oinarrituta,

“L´analyse du discours” (1969), besteen artean. Peytard eta Moirand

(1992a) autoreentzat 1952an ez zen egin perpausatik diskurtsorako jauzia.

Jakobson-ek (1963), “Niveles del análisis lingüístico” deritzan bere

azterketan, proposamen arras ezberdina eskaintzen du. Autore honek

baztertu egiten ditu distribuzionalismo formalaren analisirako erabilitako

prozedurak, horiek perpausa barrutiko ezaugarriak aztertzeko soilik balio

dutelako. Bere ustetan, hizkuntzaren ikuspegi aktiboa eta gaurkotua

integratuko zuen analisi mota behar zen.

Bronckart (1985) autoreak, bi autore horien jarraibidetan aritu diren teoriak

aztertu aurretik zenbait kontzeptu argitu beharra ikusten du. Horretarako,

Harris/Benveniste eta Slatka (1975) autoreen proposamenen antinomian

oinarritzen da. Hona hemen:

- Testuaren lehendabiziko definizio banala onartuko da, testu-corpus

zentzuan. Testu-corpusa ahozko eta idatzizko enuntziatuez osatua

dago eta analisi zientifikoa egiteko erabiltzen diren objektu berbal

materialak dira. Objektu hau, halere, bi ikuspuntu ezberdinetatik

azter daiteke eta beraz, “objektu teoriko” diferenteak izango ditugu.

- Barne ikuspegia hartzen bada, zeinuei dagokiena (Benveniste-na,

1959), edo alderdi errepresentatiboei dagokiena (Berrendoner-ena,

1981), objektu teoriko hori testua izango da −monema eta perpausa

baino handiagoa den unitate formala−. Zentzu honetan Harris-en

proposamenaren jarraipena ditugu horiek.

- Kanpoko ikuspegia hartzen bada, hizkuntzaren beste dimentsioak

kontuan dituena: aktualizatzea eta komunikatzea; orduan, diskurtsoa

izango da objektu teorikoa. Objektu hori enuntziatu eta hitzetan bana

daiteke. Diskurtsoa, beraz, testu-corpusa dugu, berau baldintzatzen

duten aktualizazio mekanismoen ikuspuntutik hartuta.

93

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!