26.08.2013 Views

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Sarrera orokorra

Lan hau hizkuntzaren didaktika alorrean kokatutako lana dugu, eta

zehazkiago esanda, euskararen didaktikan. Dakigunez, euskararen

irakaskuntza oso fenomeno berria dugu, ikastolen sorrerarekin

instituzionalizatu egin zena 60ko hamarkadan 1 . Aurretik, helduen

irakaskuntzan eta eskola-markoan, zenbait urrats emanak baziren ere.

Orduz geroztik eskolaren 2 ardura izan da euskararen irakaskuntza eta

euskarazko irakaskuntza. Normatibizazioa (arauak betearaztea) eta

garapena (euskara beste esparru sozialetara zabal dadin garatzea) izan dira

eskolari egotzi eta egozten zaizkion ardurak. Bi ardura horiek bilakaera

paralelo eta elkarren menpekoa izan dute. Hori zen, hain zuzen, eskola

frantsesaren eta espainolaren bidez jasota genuen eredua (Idiazabal eta

Ocio, 1988). Dakigunez, euskarak mende asko darama beste bi

hizkuntzarekin lurraldetasuna konpartitzen: gaztelera eta frantsesarekin.

Zenbait esparru sozial eta funtzio beste hizkuntzekin konpartitu beharraren

eraginez, euskarak, kasuan kasuko, bere praktika propioak sortu beharrean,

erdaretakoak eskuratu eta aplikatu izan ditu zenbaitetan. "Euskara eta

gizartea" 3 jardunaldietan Anjel Lertxundi (1999) idazleak esandakoak

dakartzagu hona:"[...] Gure herriak herri artean bere tokia behar duen bezala, gure

hizkuntzak ere berea aurkitu behar du hizkuntzen artean; handikeriazko menturarik

gabe, iraupena eta hazkuntza segurtatzeko behar adinako tokia. Diglosiaren

purgatorioetatik ihesi goazela, ez gaitezela ghetoaren infernuan eror. Hizkuntza

integrakuntza beste ezein bezain beharrezkoa dugu.[...]".

Lertxundirentzat, espresibitate eza eta erabilera eskasa dira euskararen

gaurko egoeraren arrazoiak, eta, bere hitzekin jarraituz, hizkuntza beretik

erabil daitezkeen zenbait estrategia aipatzen ditu; guk eskolari dagokiona

eskuratu dugu: "[...] Lehendabiziko estrategiak irakaskuntzarekin du zerikusia: gero

eta irakasle gehiago dago Espainian –Europan aspaldikoa da debatea– lehen

hezkuntzako hizkuntzaren irakaskuntza gramatikala arbuiatzen duena. Guk, berriz,

dagoen eredurik estuenaren aldeko apustua egin dugu, hizkuntzaren deskribapena

lehenetsi dugu hizkuntzaren beraren erabilera espresiboaren kaltetan (bigarren bide

hori askoz ere zailagoa da irakaslearentzat, jakina).[...]"

Beraz, hizkuntzak bere tokia aurkitu behar du eta horretarako estrategia

nagusiak euskararen irakaskuntzarekin du zerikusia. Ildo honetan, oso

1 1975. urterako 100 ikastola inguru zeuden eta 30.000 haur eskolarizatuak (Intxausti, 1992).

2 1980 urtean, hezkuntz konpetentziak eskuratu zituen Euskal Erkidego Autonomoak eta euskara

derrigorrezko eskola-diziplina bihurtu zen. Ordutik aurrera, Euskal Eskola Publikoa eraikitzen hasi zen,

gaur egun duen protagonismora heldu arte.

3 Talaia aldizkariak eta Aurten bai elkarteek antolatuta, Donostian, 1999.eko azaroaren 8an.

11

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!