26.08.2013 Views

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

honetan aztertuko da eskola-diziplinen didaktikek beren erreferentziazko

zientzietatik autonomo izateko ikusten dituzten arrazoiak. Horietako

korronte bat dugu hizkuntz ekintzetan oinarritutako hizkuntzaren

didaktikarako markoa, eta berau aztertuko dugu bigarren puntuan.

Hirugarren atalean, hizkuntz ekintzan oinarritutako teoriak aldarrikatzen

duen hizkuntz irakaskuntza dibertsifikatuaren bueltan arituko gara (ikasleen

aniztasunari erantzuteko eta testu-sozial anitzen eskakizunari erantzuteko).

Atal honetan bertan aipatuko ditugu euskararen inguruan eta “hizkuntz

ekintzan” oinarritutako marko teorikoan orain arte egin diren lanak.

Laugarren atalean, idatzizko hizkuntzaren zenbait berezitasun sakonduko

dira. Horrez gain, idatzizkoaren didaktikaren inguruan ere arituko gara

hemen. Bosgarren atalean, hizkuntz ekintzan oinarritutako korronteak

didaktikarako proposatzen dituen lanabesen inguruan jardungo dugu.

Bukatzeko, azken atalean, eskola curriculumaren testuinguruan kokatuko

dugu hizkuntzen didaktika.

1. Eskolako materien didaktikaren estatusa eta, bereziki,

hizkuntzaren didaktikarena

Hizkuntzaren didaktika definitu aurretik, didaktika bera zer den jakin

beharko dugu; honen kontzeptualizazioaren arabera eraikiko baita,

ondoren, hizkuntzarena. Alabaina, didaktikaren kontzeptuarekin hasi

aurretik, argitu nahi da eskola-diziplina bati (hizkuntzari) aplikatutako

didaktikaz arituko garela hemen soilik.

Halere, jakina denez, eskola-diziplinaren didaktika ulertzeko hainbat

modu daude 5 , eta horiek aurkeztea izango da lehendabiziko lana.

Bronckart-ek (1989) eskola-diziplina baten didaktikaren aurrean joera

ezberdinak aipatzen ditu: joera batzuek teknologia orokorra proposatzen

dute eskola-diziplinetarako, beraz, teknologia bera izango da diziplina

guztietarako; beste batzuek, ikasgai den arloaren ezaugarrietan oinarritzen

dira, baina ikasgai hori eskuratzean sortzen diren arazo kognitiboetan

zentratzen dira nagusiki; eta, hirugarren eta azken joeran, dagokion arlo

5 Aipagarria da "diziplinen didaktikaz", 1992an, Bartzelonan eta Estatu Espainolean izan den azken

Erreforma berriaren barruan, Cesar Coll eta Carmen Gomez-en zuzendaritzapean, IMIPAEK eta

Bartzelonako Unibertsitateak, eskola-diziplinen didaktikaz antolatutako Workshop-a (Infancia y

Aprendizaje, 59-60 eta 62-63 aleak). Halere, esan behar da honekin batera, azken Erreforma hau

psikologoen esku egon dela hein handi batean, eta horren eraginez, irakaskuntza/ikaskuntza prozesuetan

oinarritu dela batik bat; ondorioz, diziplinen didaktikak kaltetuak irten direla, ez baitira berauen objektuak

(hizkuntza, matematika, giza gaiak, etab.) behar bezala ikertu eta proposatu. Beste hitzetan esanda, hiruki

didaktikoa desorekatuta gelditu da, ikaskuntzaren objektua ez baita behar beste landu.

22

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!