26.08.2013 Views

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Enuntziazioaren aintzindari garbiena Humbolt da (1836) Bronckarten

(1985) esanetan; Jakobson-ek (1957) eta Benvenistek (1959) askoz

beranduago egin baitzuten ikuspegi honen sistematizazio lana. Baina

Bronckart-entzat (1985) Culioli (1976) 47 autorea da enuntziazio ekintzaren

inguruan proposamen interesgarrienak eskaini dituena. Hona hemen

laburtuta Culioli autoreak eskaintzen dituen aukera epistemologiko eta

metodologikoak. Lau puntutara ekartzen ditu Bronckart-ek (1985): 1)

hizkuntzalariak enuntziatu anitzetan oinarritu behar du analisia: ohiko

hizkuntzatik ateratakoak zein hizkuntza normalizatutik ateratakoak; 2)

enuntziatu horiek baldintza hirukoitza daukate: unitateek kanpoko

gertakariei egiten diete erreferentzia (erreferentea), bestalde, enuntziazio

egoerari, eta, gainera, erreferentziazko prozesu hori gramatika batean

biltzen da, arauetan antolatuta dagoena; 3) esanahiaren analisi

saussurearrak esaten duen bezala, enuntziatuak ez zaizkio hizkuntzaz

kanpokoari zuzenean lotzen, eraikuntza mentalek egiten dituzte

bitartekaritza lanak (Culioliren hitzetan, soziokogniszitiboak): zentzua

gertakariari dagokionez, eta erreferentziazko baloreak enuntziazio egoerari

dagokionez; 4) hizkuntzaren teoria bat egiteko gramatika bat egin behar da:

eragiketa multzo bat bezala ulertuta, enuntziatuak zentzuarekin eta balore

erreferentzialekin duen harremana ikustaraziko duena. Culiolik hiru

parametro proposatzen ditu [Sit (ST)] formulan giltzatuak: S

enuntziazioaren subjektua da (bat baino gehiago izan daitezke), T

enuntziazio ekintzaren denbora edo unea adierazteko erabiltzen du eta Sit

enuntziazioaren tokia edo enuntziazio egoeraren beste zenbait parametro

izendatzeko erabiltzen du.

Bronckart (1985) autorearentzat oso baliotsua da Culioliren

ekarpena, baina bere proposamena gainditu beharra ikusten du, Culioli-k

testuinguruaren alderdi bakarra izan baitu kontuan (enuntziazioan zehazten

dena), alderdi sozioinstituzionalak alde batera utzita. Eta Bronckart-ek

(1985, 1996) lideratzen duen teoriak, dakigunez, interakzionismo sozialean

oinarrituta dagoenez, oso kontuan ditu eremu sozialei dagozkien

parametroak.

1.4.2. Ekintza komunikatibotik pragmatikara

Pentsamendu gramatikalaren hastapenak eman zirenetik, zenbait

teorilarik bereiztu egin nahi izan du “ hizketagaia” eta “gaiari buruz esaten

dena”. Port-Royal-eko gramatikak oposaketa hori erabili du bai subjektuari

eta bai prediku taldeari izaera unibertsalagoa emateko.

47 Autore honek oso gauza gutxi argitaratu du eta bere ikasleen bitartez ezagutzen ditugu batez ere bere

lanak (Fuchs eta Le Goffic, 1975; Fuchs eta Léonard, 1979).

90

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!