26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

se ve, se oye y se toca, y con su propia esencia que es la idea que saca de los descubrimientos, de las

experiencias y de las observaciones que trae de todo lo que visita 10 .

Lizardiren errealitateaganako hurbilketa Maeterlinkek aholkatu bezalakoa da atal honetan zehar

ikusiko dugunez : "halabeharrak, oroitzapenen batek, iruditu batek, barrengo lera batek edo beste

edozein ziok objeturen bat edertzat jo arazten badizu, inoiz baino hurbilago zaude errealitate horren

egiatik . Eta miresteko edo harritzeko gaitasun horren bidez, egiara hurbiltzeko bide bat hartzen duzu

gauza guztien atzean aidean geldia dagoen edertasunaren pareko den egia ezezagun eta betierekoa. 11

Arretagarria da arteari buruzko teori estetikoak puri-purian dauden garaian, eta «el arte por el

arte" deituriko teoriak indarrik gehiena izan duen garaian Lizardik arteari buruzko teoria mende

hasierako ikerketa zientifikoetan oinarrituriko ikuskera filosofikoen esparruan kokatzea, Maurize

Maeterlinki jarraikiz. Azpimarragarri da Lizardiren estetikaren oinarriak aztertzen dihardugularik,

garaiko korronte nagusien eragin teorikoen artean artearen kontzeptzio filosofiko honetara jo zuela

nabarmentzea, eta Lizardiren esperientzia bitalak eta olerkigintzak duten harremana oinarrioinarritikoa

dela ohartzea .

1 .2 . ARTE NAZIONALA

1 .2 .1 . Indibiduoaren askatasunaren mugak

Arte askatasunari dagokionez, gizakiari aitortzen dio askatasun mailarik altuena : arrean formak

asmatzeko eta nahi duen erara, asmamenez eta irudimenez eder-zaletasunari irteera emateko

askatasuna du gizakiak bizigabe eta adimen-gabeek ez bezala :

"Gizona, ordea, jare baita, buru-aalmenen jaurbidea bere esku baitu ; ertigintzan ere, gañerako

egintzabideetan ainbat, oarrez, asmamenez ta gorago-joranez diardu, jaiotzetik il-ondoraño bizitza

erti-lanez eztitzen seaska-eresia leenen dala ta obi-arria azken" 12.

Gizakiak berak ere, naturaren beste elementuek bezala mugak ditu bere edermenari eman

diezazkiokeen formetan, senak eragindako joera edo bide jakin batzu hartzen ditu, beraz,

adimengabeek bezala, erdi-senezkoak diren joerak harten ditu.

Animaliek beren espeziearen senari jarraitzen zaizkio, "oro-lege bearkor bat"ek eragiten die,

"nork eta nola adierazia den ez agertu arren, aren indarrak daragio " . Era berean, gizakia ere bere gizatalde

bereziari, bere herriari dagokion estetika bereziari jarraitzen zaio, Lizardiren ustez :

"Alabaña : are gizakiaren aria ere, jaretasun-utsezkoa ezik, erdi-oldezko danik badasakegu . Alegia :

intxaurrak ezpaitu pagoarenaren tankerako ostotsaz bere burua jazten ; ta ez-ta enarak kabia zozoak

alakoxea egiten ; alatsu, giza-enda -giza era, giza-erri- bakoitzak eder-era berezia dakar ta, ondoz,

erti-era berezkoa. Txinatarren ertia, Kolon-ek Ameriketa n arki-gizadiena, izoztar larruz-jantziena,

eztira ertiera berdintsuak" 13.

Lizardik arte nazionalaren izacra kokatzen duen ingurumariarengatik, eta haren izaeraren

jatortasuna edo izaera ez-bortxazkoa, naturala azaltzeko, erabiltzen dituen alderaketak, oso soilak

edo tolesdurarik gabekoak dira . Badirudi Lizardiri hitzaldi honetan interesatu egiten zaiola herri

10

11

12

13

MAETERLINK, M. ; La vida de las abejas, 181 . or .

Ibidem, 181 . or.

LIZARDI, X . ; "Eusko Ikaskuntzaren . . . ", 116 . or . Bergarako hitzaldian ageri duen bizidunen "oldezko" edo

senaren arauerako edermen horri matizazioak egiten dizkio 1933ko "Txindurriak" saioan, dirudienez hauetan

norbere gisako ekimen gaitasuna ere sumatu baitute azterlariek .

Ibidem, 196. or.

89

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!