26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 . LIZARDIREN ESKUTITZAK

1 .1 . AITZIN-OHARRAK

Jokin Zaitegik hamarnaka urtetan zehar gorderiko gutunak sailkatu eta hurrenez-hurren

jartzerakoan, aidez aurretiko zehaztapen batzuk egin beharra ikusten dut:

1

2

1 .- Vélez de Mendizabalek niri eskuraturiko gutunak 1931ko martxoaren 2lean hasi eta 1932ko

irailaren 1 erartekoak dira . Azkenengoa Lizardik berak idatzia den arren, lehenengoa

Villalongak Lizardiri zuzendurikoa da eta berez, abuztuaren 17rarte, hots, Lizardik

Madrilen bizi den Ramón lehengusuari erantzunez gutuna idatzi zuen arte, ez da Lizardiren

eskuz idatziriko gutunik aurkitzen ahal nik eskuraturiko gutun-sortan .

2 .- Jokin Zaitegik hauez gainetiko beste zenbait gutun ere bazituen, noski . Lehen froga Euzko

Gogoa aldizkarian 1 , argitara eman zituen bi multzo txikiak, hors, Lizardi eta Larreko

ziranen artekoak dira, eta, bigarrena, gerora, Vélez de Mendizabalek Jokin Zaitegi liburuan

argitaraturiko beste biak, Jokin Zaitegik berak Lizardiri eginikoa eta haren erantzuna .

Bi sortak guk ditugun bi muga-datetatik at daude . Zehazki esanez, Larreko eta Lizardiren

artekoak, 1929ko urriaren 4an hasi eta 1930ko abuztuaren 21erartekoak dira, eta bestalde,

Velez de Mendizabalek argitaraturikoa, Jokin Zaitegik Lizardiri eginikoa, 1932ko

Azaroaren 14koa da eta Lizardiren erantzuna berriz, abenduaren 14koa .

3 .- Aitzolek "El poeta Jose María de Lizardi" 2 artikuluan aipatzen dituen "Eskutitzak"

izenburupean bildutako karpeta txukun haietako bat osatu bide zuten eskuratu ditugun gutun

hauek eta Jose María Velez de Mendizabalek 198lean ezagutzera emandako biak .

Gainerakoak, aurrekoak eta geroagokoak, galduak bide dira .

4 .- Gutunak gordetzerakoan, Lizardik igorleak bidalirikoa -jasotze-data eta guzti- eta berak

idatzirikoaren kopia gordetzeko ohitura men, lantegiko bulegoan ohitura izan bide zuenari

jarraikiz, eta, ondorioz, ia kasu guztietan igorle eta hartzailearen iritzien lekukotza

interesgarria ere badugularik .

5 .- Ez da bere gutunen arrean lan arlokorik batere nahasten, guztiz pertsonalak, alderdiari

dagozkionak, Eusko Ikaskuntzari loturikoak eta literatur harreman eta argitaralpenei

buruzkoak bakarrik daude .

6 .- Bostgarren puntuan aipaturiko lau arlo horietan Lizardiren nortasunaren prisma ezberdinak

agertzen zaizkigu: arlo pertsonalean, sentibera eta oso maitekorra emazte eta semealabekiko

; umoretsu lehengusu eta adiskideekiko . Alderdiari dagozkionetan, berriz,

zernaitarako prestu eta politika egoeraz kezkatsu . Eusko Ikaskuntzarenetan lantsua eta

ekintzak antolatzeari emana, ordenu handikoa. Literaturaren arloan berriz, zorrotza,

nabardura bakoitza neurtuzalea eta oso ideia garbikoa, nortasun handikoa da arlo honetan .

7 .- Eranskin honetan transkribatzerakoan letra italikaz adierazten dira egileen azpimarrak .

Azento eta ortografia okerrak orijinalean bezala jaso dira .

1956, llb-Ots, 94-99 . or.

in Yakintza 1933, 111, 163-177 . or.

3 59

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!