26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

artikuluetan idazlearen gogoa berotzeko sariketek eta argitaratzeko erraztasunek izango duten eragina

azpimarratzen du.

Idazleak ugaritu, gogo-berotu eta laguntzeko ahalegina ere bai, eta horretarako jaialdiek, elkartopaketek

eta sariketek izan zezaketen indarra azpimarraturik dago . Beraz, funtsean, Aitzolek

garatuko dituen ekintza nagusienen lerro nagusiak Lizardik Euskaltzaleak erakundearen buru zelarik

zedarriturikoen bidetik doaz, tratamendua ezberdina da, ordea.

Ezberdintasunak, proiektu aldaketak, Lizardik zedarrituriko proiektu kulturala eta Aitzolenaren

arteko bat ez etortzeak, literaturaren kontzepzio ezberdina du oinarritzat, eta ikuspuntu ezberdintasun

honek sorreraziko ditu 1930-33ko tarte honetako eztabaida literarioak Lizardi eta Aitzolen arrean .

Lizardiren proiektuaren eta Aitzolenaren arteko ezberdintasuna zehatz-mehatz azaltzeak biei

buruzko datu gehiago eskaintzea eskatzen du, ene ustez. Aitzolenari buruz 1983an Jakin aldizkarian

"Aitzolen proiektu kulturala" izeneko artikuluan egin nuen ahalegina. Olerkarien ideia poetikoak

isladatu arazi zituen eztabaidak aztertzeko lehen saio baten gisa hartu behar da .

Hura osatu eta berregituratzea behar-beharrezkoa da Lizardiren ideia literarioen artean

abangoardiazko literatura egin beharrak duen garrantzia komeni den bezala azpimarratzeko .

Beraz, Pizkundearen ingurumariari buruzko informazioak haren ideia literarioen argi eta itzalez

hobeki ohartzeko balioko duelakoan, Aitzolen proeiktuaren lehen formulapenei buruzko azalpenak

egingo dira ata¡ honen amaieran, bigarrenean aurkeztuko diren Lizardiren ideia literarioen atalerako

zubi gisa.

Lizardik eta Aitzolek egoera objetiboari buruzko ikuspegi antzeratsua dure: hil ala biziko auzia

duen nortasun nazionalaren eta hizkuntzaren egoerari irtenbidea eman behar zaio . Horretarako osatzen

dituzten proiektuak plano kulturalean dihardute, baina ezberdintasunak handiak dira: Lizardik

literaturari autonomia bat aitortzen dio eta kulturaren bilakabidean izan lezakeen indar eragileaz epe

luzerako proiektuak ditu . Belaunaldiak behar direla deritzo . Aitzolek aldiz, epe laburrean fruituak

ikus daitezkeelakoan, literatura indar bizkorreko gizarte eragiletzat harten du .

2.4.2.2. Aitzolen proiektua (1930-36)

1930ko artikuluetan jadanik guztiz mamiturik dago literaturaren zereginari buruz Aitzolek duen

ideia eta nola duen literatura kultur proiektu orokorrago baten barruan kokaturik . Urte hauetan

Europako hizkuntza minoritarien bilakaerari buruz duen ezagupenak eta egin dituen ausnarketek

proiektu oso bat moldatzera eraman zuten Euskal Herrian ere halako bizkundea gerta zedin . Proiektu

heldua, zoritua dirudi, 1930ko ekainetik aurrera egunkarietako artikuluen bidez ezagutzera ematen

digunak .

Frederi Mistralen Mireioren irakurketak egin dion zirrarari buruz diharduenean, zalantzarik gabe,

gerora berak eragingo dituen zenbait aktibitateren sorburua aitortzen du :

" . . .el surco hiriente que abriera en nuestra alma y la huella refulgente que iluminó nuestra

imaginación no han desaparecido jamás" 216 .

Gaztetako inpresio hori, berriztatua da 1930 urte -horretan Mistralen ohoretan antolaturiko

jaialdiak ospatzen ari bait dira Cannes-en .

Pizkunde Aroko gai errekurrente honen iturria, hots, Lizardiren eta Aitzolen proiektuetan

olerkariek, literaturak duen zeregin funtsezko horren iturria ideialismo alemaniarraren eragina dela

hartu dute oinarritzat Juan Kruz Igarabidek euskal olerkarien kontzeptzio honezaz zihardutela 217 .

216

217

AI TZOL; "El cantor de un pueblo in Euzka4 1930-4-13 ; Iaazlan Guztiak 11 . or .

IGERABIDE, J .K. ; Herri poesia eta gerraurreko lirika: Lizardi, Lauaxeta, Orixe, Euskal Herriko Unibertsitatea,

Filologia Fakultatea, Gasteiz, 1990 . Argitara gabea.

69

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!