26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2 .- Aurrizki horiek beroiek atzizki gisa ere erabiltzen ditu :

"galazi-eziñd' (BMD 127, 129)

"erts-ezin zauria" (OU 51, 109)

"ilkor-ezik "(OU 13-14, 105)

"aize erruki-eza" (BMD 78, 125)

Adibideoi erreparatuz gero, adjetibaketa zehatza sortzeko helburuz osaturiko hitz eratorrietako

batzuk duten itxura "behartua" ukaezina da . Bertsoaren neurriaren behartzea ere sumatzen da

zenbaitetan, "errukieza"ren kasuan "errukigabea" hitz ezagunaren ordez baitago garbiro .

"Ezezkotasuna" adierazteko beste bi atzizki ere aipa genitzake, lehena, «-gaitz", bigarrena "gabe",

nahiz eta emankortasunean aide handia dagoen bien artean . Lizardiren olerkietan lehena behin

bakarrik aurkitu dugu, bigarrena aldiz sail ia amaiezinaren iturri da:

a) "-gaitz" atzizkiaz eginikoa:

"sal-cros ekurugaitza" (EB 68, 68)

"lo astindu gaitza" (XE 159, 77)

b) "-gabe" atzizkiaz eginikoak :

"lagun zorigabe" (Ag 1, 113)

"kale pozgabeok" (BMD 39, 121)

"gezal mugagabez bide ginjoazen" (GM 34, 209)

"gau etengabean" (OU 28, 107)

"Aintza goian Yaunari askigabea" (XE 181-2, 79)

"urdin baztergabean' (XE 64, 67)

d) Atzizki honen aldakitzat jotzen den -ka atzizkiz eginikoak ere aurki daitezke :

"elkar-ordaiñaren ezti berdiñaka" (Ag 5, 113)

"sagar bat, elduka" (Ag 8, 113)

"Mitxeleta gorri, zarpil egoak,

maitatzeka atsotu diranetakoak" (OG 20, 165)

Lizardiren olerkietan eratorketa eta elkarketa prozedura morfologikoaren ustiaketaz sorturiko

hizkuntza poetikoaren arloan hizkuntzaren elaborazio jakin bat aurkitzen dugu, euskal idazleetan oso

bakanka bakarrik aurki daitekeena, hots, hizkuntzaren indar espresiboaren arloan etekinik gehiena

atera nahi denean eginiko ahaleginaren ondorio da zalantzarik gabe .

Kontzeptismoak Lizardiren olerkietan morfologia ezaugarri nabariak ditu, sailkapen osoa

egiteko asmorik gabe, sintagma ihartuen bidez sorturiko "Ezin-Itzal-Argi" eta tankerakoen justeza

espresiboa behin eta berriro azpimarratu izan dituzte literatur kritikoek, hitz berriak ez ezik,

kontzeptu poetiko berrien adierazpide diren hitz elkartu eta eratorri hauek haren estiloaren ezaugarri

nabarienetakoak ere badirelarik .

24 9

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!