26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ondar Gorri olerkian aipatu dugun ahapaldiaren funtzio berbera luke bertso pare honek (ikus G

adibidea), olerkiaren lehen eta bigarren "eskenen" arteko lotura edo artikulazio gune gisako zeregina

betetzea, alegia .

I) "Yainko-muño-gañetara baiño leen,

(ederra baita bizia')

urrezko itsaso bebilt urduria,

Itzal dudala laguntzaille lerden .

(OG 70-74, 171)

Lizardiren olerkietako intzisoetan irakurleari ezagunena egingo zaiona da hau, zalantzarik gabe .

Lizardiren ideia poetikoen artean sentimendua adierazpenari jarririko hesi hestuaz gogoratu behar

gune honetan . Olerkariaren sentimendua zeharka adierazia dago Ondar Gorri olerki osoan zehar,

giroa, txoriak, naturaren gainbehera da deitoratzen ari dena, lehen-mina ematen dio naturari

begiratzeak. Baina, halako batean, olerkia zuzenean Yaunari zuzentzen hasten zaionean, "ikus bezat" . . .

"Bekusat" "Ikus bitzat" "Entzun bezat" eskatzen hasten denean, heriotzaren aipamen guztiz zeharkakoa

"Yainko-muño-gaiñetara baiño leen" esan ondoren, barrengo sentimenduaren lehertze baten gisakoa da

esklamazioa :

J) "(ederra bait da bizia!)

(OG 70, 171)

Hain ezaguna den Biotzean min dut olerkiko leloan ere, amaiera aidera, lelo horren azken bi

aldakiak parentesi artean ageri dira . "Ots/ Ots /bizon oñok . . ." leloa elizaratzean, alegia olerkariak

"dantza naasi bat darabilt irudimenean" esaten duenean, esklamazioa bilakatzen da "Ots/ ots/ enegan

biotz!", hurrengoan esaldia berbera da, baina ez da jadanik esklamazioa, bihotz egoera hitsaren

leluko da, hurrena berriz ere, "bizion oiñok" delakoak ordezkatuko duelarik .

Azkenik, parentesi artean agertzen diren bi leloen barianteak zer ote dute berezirik? Olerkiaren

erpin emotiboan egotea, ene ustez. Amonaren muxu ximela begiratzean "parre-antxa, bizirik/ balirau

bezala" ikusten du, eta beraz, bere buruari hitzeginez, aginduz, hitzeginen dio :

K) (Ots!

Ots!

ler adi biotz!"

(BMD, 108-110,127)

"(ederra baita bizia!)" esatean bezala, emotibitateari irtenbidea ematen dion adierazpidea bat

batekoa da, zuzena, kontakizunaren aria hautsiz egina, ezin eutsi izan den "lehertze" baten gisakoa.

Olerkiaren erpin emotiboa den honetan itxaropen-kabi bilakatu da olerkariaren bihotza,

horregatik, hurrengo expresioak pozezkoa behar :

"(Ots!

Ots!

yauzika, biotz!)"

(BMD 117-119, 127)

Honda beraz, eta olerkiaren ari arruntari eraginiko etenaldi hauek, intzisoek dituzten funtsezko

hiru funtzio hauek aztertu eta kasuz-kasu azaldu ondoren, zalantzarik gabe, Lizardiren olerkigintzaren

baliapide aipagarri direla azpimarratu behar da, olerkariaren irudimen poetikoari eta sentimenduari

bat bateko irtenbidea eskeintzen dion ubide baten gisako direlarik .

Teoria poetikoaren arloan azpimarratu dugun sentimendu eta sentimentalismoaren arteko

eztabaidaren alderdi enpiriko bat aztertzeko abadagunea da hau . Lizardik heriotzaz, heriotza

3 1 5

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!