26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Aberriarekin eta euskal hizkuntzarekin zituen konpromezuak isladapen zuzena dute Lizardiren

zenbait olerki eta idazkietan, baina olerkigintzak berak, literatura lantzen aritzeak helburu abertzalea

ere bazuen, Lizardiren ustez. Literaturak herri zapalduen pizkundeetan zeregin garrantzitsua duen ustea

Lizardirengan ez ezik, Aitzolengan -Orixerengan bakanago-, itsatsia aurkituko dugu, guda aurreko

Pizkunde mogimenduaren gai ardatzetako bat da hau, zalantzarik gabe, eta zabalkiago aipatuko dugu

"Aitzolen belaunaldia" izeneko 3 .4 . puntuan.

" . . . el poeta es el hombre providencial en el resurgir y recobrarse de los pueblos . Es, de un modo

especial, el taumaturgo de las lenguas populares, de los idiomas incultivados como el nuestro . La

mano genial de Dante es la amasadora del italiano y a la garganta de un Mistral estaba reservado el

hacer resonar el pobre provenzal hasta los confines del mundo" 105 .

2.1 .3.2. Konpromezu politikoaren eta literatur zereginaren arteko harremana

Lizardi euskal politikaren gora-beherekin erabat "konprometitua" zegoenez, ez dira falta izan

haren figura politikoa eta literarioak ikuspuntu ideologikotik ikusi dituztenen iritzi kritikoak .

Euskal literaturari buruz berriki argitaratu den Jon Juaristiren Literatura vasca 106 liburuan,

Lizardirengan biltzen ziren tankera ezberdineko interesen artean beharrezkoa dirudien koherentzia

hori interpretatzerakoan, oinarri dokumentalik ez duten baieztapenak egiteraino iritxi da .

"Lizardi (1896-1933), guipuzcoano como Jauregui, era ya una personalidad destacada del Partido

Nacionalista Vasco del que llegaría a ser secretario provincial en Guipúzcoa . No es de estrañar, por

tanto, que se le considerase -y que él mismo lo creyera así- un poeta "orgánico" de su partido . Pero

la poesía de Lizardi no tiene una conexión directa con la política. Por el contrario : salvo un poema

dedicado a la memoria de Arana Goiri, su obra se caracteriza por un grado de intimismo lírico pocas

veces alcanzado por los autores anteriores" 107.

Jon Juaristik Lizardi "poeta organikotzat" jotzen zen ustea hedatua zegoela esaten badu ere, ez

dut uste horren lekukotzarik badenik . Gisa berean, txundigarria da berak ere bere burua halakotzat

jotzen zuela entzutea .

Lizardiren zeregin literarioak eta politikoak duten lotura mundu ikuskera berberaren

adierazgarri izatearen aldetikoa da . Zerikusi zuzena dute . Helburu politikoak eta euskaldunona

bezalako nazionalitate ukatuaren hizkuntzan literatura egiteak konpromezuzko jarrerara eraman zuen .

Hori onartzeak ez dakar ordea, berarekin alderdiaren poeta organikoa zenik, alderdiak propaganda

egiteko edo bere helburuak hitz ederrez adieraziko zituen bozeramaile bilakatzen .

Ez zela hala izan frogatzen dute alderdiko talde aranazale fidelenekin izandako eztabaida eta

tirabira ugariek, eta horren froga garbiak dira, esaterako, hizkuntz ereduaren alorrean alderdiaren

korronte ofizialarekin izan zituen tirabirak . "Kirikiño saria" irasterakoan, adibidez, eskola

aranazalearen sabotaia zela eta, izan zituen zailtasunak, horren lekuko dira.

Ez dut garaiko egunkarietan, aldizkarietan, gutun pertsonaletan, ez garaikide izan zituen

pertsonekiko elkarrizketetan inoiz aipaturik edo iradokirik ikusi Lizardi alderdiaren poeta

organikotzat jotzen zenik . Lizardi ez bait zen olerkari izateagatik famatua, egunkarietan idatzitako

hainbat eta hainbat propagandazko artikulurengatik baizik . Propagandista eta "agitador en el mejor

sentido de la palabra" gisa bait zen ezaguna garaikoen artean 108 .

105

106

107

108

LIZARDI, X. ; "El poeta" in El Dia, 1930-6-5, 2 or. ; K-L 305 . or .

JUARISTI, J . ; Literatura vasca, Taurus, Madrid, 1987 . (68) Ibidem, 96-97 or .

Ibidem, 96-97 or.

Ikus I . Parte honetako 2 .3 .2 .1 . "Euskara kultur mintzabide" izenburua duen puntua .

36

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!