26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2.3.1.2 Modernitatea erasokorra

Lizardik ezjakinaren plantak egiten ditu arte berri honen aurrean, zuhurki baina ironiaz begiratzen

dio mogimendu honi . Arte berriaren zalea ornen den adiskidearen aldean "zaharrago"aren papera

hartzen du Lizardik beretzat ;

"Mi interlocutor era un joven muy culto que no ha alcanzado a contemplar -como yo- el

poniente de la decimonona centuria" 76.

Arte berriaren aurrean harritua egoteko duen aitzakia bakarra hain gaztea ez izatea da, hots, 32

urte izatea alegia . Aurreraxeago ikasketak ere eredu zaharrekoak egin zituela erantsiko du, ezintasun

horren barkagarritzat :

"Cuando uno ha cursado el bachillerato antiguo -bien haga de ello muchos años- . . ." 77 .

Lizardik "armada de hormigón" 78 dagoela iruditzen zaion gaztediaren aurrean, zahartzat,

seniortzat jotzen du bere burua, eta hori dela eta, modernitatearen aurrean duen defentsibazko jarrera

hori bidezkotzen duela esan daiteke . Modernitatearen mogimendua "erasokorra" edo jarrera

defentsiboak eragiten dizkion mogimendua da, bere kultura eta bere hizkuntza suntzitzeko arriskuan

jartzen dituen "zanpagailu" berdintzailea dela esaten du .

Azpimarratzekoa da komunismoaren aipamena liburuaren biltorrian bakarrik egin bazuen ere,

kubismoaren aipamena, hogeigarren mendea "el siglo del cubismo" dela beste behin ere aurki

daiteke arestian aipatu dugun artikuluan .

Aipamenak kubismoarekin berarekin baino gehiago, kubismoa modernitatearen lehen errenkako

mogimendu iraultzaileena eta arte alorrekoa izatearekin du zerikusia .

Lizardik kontrastea azpimarratzea du helburutzat, mogimendu aurrerazaleenak eta bortitzenak

gertatzen ari diren unean jazotzen ari dela, hain zuzen ere, munduko hizkuntzarik zaharrenetako baten

loratze mogimendua .

Kubismoaren aurrerazaletasun eta berritasunarekiko kontrastean dago euskal hizkuntzaren

zahartasuna . "Cómo decaen las lenguas culturales" izeneko artikuluan esaten du, hain zuzen ere,

modernitatea bizienik dabilen, sendoena den kubismoaren aroan gertatzen ari dela hizkuntzarik

zaharrenen eta ezetsienen berritze eta aldarrikatze mogimendu bizia .

Beraz, kubismoaren izenez adierazi nahi duena zera da, mogimendu erradikalenak gertatzen ari

diren unean, modernitateak zaharraren suntsipena eskatzen ari dela dirudien unean, ustegabean,

azpiratuek aukera bat izan dezaketela nabarmenerazi nahi du, eta izan ere, badutela izan munduan

barrena .

Kubismoaren aroa deitzen duen garaia euskal kulturari hil ala biziko erronka egiten dion

errealitatea da Lizardirentzat. Mundu berria uniformatzera jotzeko arauari lotzen bait zaio nonbait .

Eta mundu osoan tankera berdineko bizimodua, lanmodua eta pentsamodua hedatzen doan era

berean, hizkuntzen arloan ere joera bera jarraituko dela egia itzurezintzat aurkezten da.

Badu ordea, itxaropen izpia ekkrtzen dion beste fenomenu bat, erromantikotasun atzeratutzat jo

ohi duten indar batek Europaldean azken mendeotan zanpaturik eta galbidean ziren hizkuntzen

berrindartzea ckarri du . Modernitateak dakarren itxaropen aukera horrek euskarari onuragarria zaion

76

77

78

Ibidem., K-L 140 . or .

Ibidem., K-L 142 . or.

Ibidem., K-L 142 . or.

1 1 0

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!