26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2.3.1.4. Irtenbide abangoardiazalea

Bere garaikideek euskara eta aintzinako Euskal Herriaren irudia eta mundu modernoaren artean

jartzen duren hesia hautsi nahi luke, modernismoak egiten dion erronkari abangoardian hartu lezakeen

joera berri bar aurkeztuz, eta benetako berritasuna duen abangoardiatzat joaz :

"El vasquismo ha hecho alguna cosa de más empeño que definir la significación transcendental de

la alpargata . El vasquismo por ejemplo, ciñiéndonos siempre al problema euskera, ha pretendido y

pretende sublimar el uso literario y plegar a las exigencias excesivas del poder no-vivir a una lengua que llegó

hasta nosotros a través de la triste incuria de innúmeres siglos .

He ahí una obra revoluciónaria, progresiva, de "vanguardia" -mas aún que los pujos de modernidad

de ciertas delgadas saltarinas plumas- impulsada por retrógados "Werther tradicionalistas" 82 .

Hona hemen, ¡abur, Lizardik proposatzen duen egitasmoa modernitatearen erasoari eman

beharreko irtenbidea abangoardian kokatzea da . Ez dago gauzak lehengoan edukitzearen aide,

aurrekoengandik heldu zaion ikuspegiaz guztiz konforme dagoenaren eran . Modernitateak eginiko

erronkari erantzun egin beharra ikusten du eta literaturaren alorrean hizkuntza literarioa goren mailara

eraman eta mundu berrian iraun ahal izateko euskara behar bezala moldatzea dira Lizardik

proposatzen dituen lan aurrerazale, iraultzaile eta abagoardiazkoak .

Ondorioz, bada, Lizardik Biotz Begietan aurkezteko "ensayo de modernidad" zioenean, arestian

aipatuak ditugun bi helburu iraultzaile horiek zituen gogoan, hots, hizkuntza literario autonomoa

sortzea eta hizkuntzaren gaitasun espresiboak kitzikatuz, mundu modernoan iraun ahal izateko

prestatzea.

Aldi berean, bere garaian oso hedatua dagoen euskara eta euskal kulturaren tradizionalismoa eta

erromantizismo negartiaren iruditik banatzea du helburutzat . Horretarako, ausardiaz jokatu beharra

ikusten du, liburuaren biltorrian ezarriko dituen hitzak "arroak" direla esaten du "Erdi Bearra"

artikuluan, eta aipatu berriak ditugun artikuluetan, ekuazio horren sinpletasun gehiegizkoa

farregarritzat uzten du .

Modernitatea, zirimol eutsi-ezin baten gisa agertzen da Lizardiren artikulu hauetan, "gehiegizko

larderia" du, "dena irensten du" esaten du modernitate horri buruz .

Modernitateak Lizardirentzat duen tankera erasokorra, bizkorra da, eta jarrera defentsiboak

sortzen dizkio, baina ez atzerakoiak .

Zenbait olerkitan ere isladatzen du erronka horrek erantzun positiboa behar duela .

Lehenik eta behin, Bultzi leiotik olerkia aipa daiteke, mendi-zelaietan dagoen "gurazko aberria"

eta beheko munduaren arteko kontrajartzea azaltzen du . Lizardi gurazko aberria miretsi arren, geldi

dirauen paisaiatik aldenduz, "zoro doan" bultzian arde egiten du . "Beheko behar goriak" darama,

progresuak ez dio lehenaren kontenplazioan egoten uzten .

Parisko txolarren ere "gizon zoro" batzarre den Bourse ondoko Paris erdian dagoelarik, Lizardik

arlote eta lotu aurkitzen du bere burua, baserritarra, "nun-naitar izan miñez" dagoena . Eusko

Bidaztiarenan ere, hiri nagusia ikustatzera joatean, hango bizimodua korapilotsua eta zaila aurkitzen

du, baina geureganatu beharra:

"Iri nagusi, giza-erlauntza :

zorapenezko aruntz-onuntza

sumabearra, yakintza

sal-eros ekurugaitza,

gure elkar-indarrak itzuli bitza!"

(EB 65-69, 181)

82 LIZARDI, X .; "Glosas Triviales" in Euzkadi, 1929-8-8, 1 . or. ; K-L 164 . or.

1 1 2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!