26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Lizardik hizkuntzari eragiten dizkion aldaketa horien sistematizazioan, partizipioa mugagabean

emanez lortzen dituen efektu estilistikoei dagokiena aipagarrienetako bat da eta zehatz mehatz

biltzeari ekitea iruditu zait egokiena .

D1) Zenbait aditz, modu laburtuan bakarrik agertzen dira Lizardiren olerkietan, forma bakartzat,

arruntzat -tu gabekoa balitz bezala :

Arki : arkiko ai dituzte (0 644, 25)

arki dut (NUY 2, 83)

arki ditek (ZE 24, 135)

erdian dut arki (AZB 36, 189)

arki dut (GM 22, 209)

Erabilera ezaguna da, konparaburu bakar bat aipatzearren, 1928an Arrese'tar Emeterik, ordurako

idazle konsagratua zenak argitaratu zuen Txindor liburuan ere, "arki" da "aurkitu"ren formarik

arruntena:

Edo

" . . . Lili bikañez apaindu zeran

udaste naro, maitea :

zartu naiz, baña zugan arki det

gogo-muin berri ezea"

("Udaberri" 29-32, 31)

"Arratsalde da .

Itxasoan arki naiz" .

("Agur, Euzkadi" 1-2, 39)

D2) Bigarren sail batean bil daitezke, esaldi bereziki espresiboetan, esaldi esklamatiboetan,

esaeratsuetan, etabar, kokaturiko kasuak :

Esklamatiboak :

"oro gizonak eiza . . ." (ZE 40, 135)

"ezin baituk burua geriza" (ZE 47, 137)

"egunero berpiz lurpean dagona!" (GM 10, 207)

"orra noizpait ere beerafio el" (GM 21, 209)

"uka maitasunak baitik / . . . t'ez eskein" (Ag 6-7, 113)

D3) Hirugarren sail honetan, berriz, aditzaren aspektu burutua adierazten duen -tu atzizkia

kendurikoak. Ez diote, esaldiari inongo zentzu berezirik ematen, laburrago aritzea, edo zenbaitetan,

agian efektu foniko edo erritmiko berezi bat lortu nahiaren ondorio direlarik .

"eska zioten" (ZA 27, 43)

"abia ziran" (XE 53-54, 65)

"bultza naute" (BMD 64,123)

"suma nuen" (GM )

"biur dan biotzak" (BMD 116, 127)

"sor zait barman" (SL 8, 147)

"sar egin baitu" (SL 2, 147)

"ordi-antzo sar nazu" (BMD 66, 123)

"sar naun geldixe" (BI 48, 159)

266

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!