26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Zaila da jakitea, ordea, zeintzu diren bere marrazkiak, izenperik gabe bait daude . Nolanahi ere,

eta Aitzolek 1917tik aurrera marrazkirik ez zuela gordetzen esaten badigu ere, Aitzolen aipamen

honek susmarazi egiten du 1928ko Argia astekariaren lankide zelarik argitaratu zuen 13 artikuluz

osaturiko "Berriketak" sailean agertzen diren marrazki farregarriak ere berak eginak direla .

"Garai horretako bere ingurumariaren azken lekukotza bat ematen du Aitzolek berak, nola

ezagutu zuten elkar kontatzen duenean :

54

55

56

57

58

"Hace ya varios años, más de quince, Labayen nos entregaba su primera producción dramática

euskaldun . Tanto ayer como hoy aliento y advierto al amigo . El prologuista de la última de sus obras,

Xabier de Lizardi, se unió por aquel entonces a nuestra amistad . Juntos los tres en los albores de nuestra

juventud emprendimos la senda del Renacimiento euskaldun" 54 .

Aitzolen aipamen hau zehatza bada, Euzko Deyan argitaratzen hasi zen garaitsuan edo

lehentxeago, ezagutu zituen Lizardik Antonio Maria Labaien eta Jose Ariztimuño bera ere . Orduz

geroztik, lagunartea ezezik, Tolosako euskaltzalerik aktiboenen gunea ere osatu zuten . Zenbait

idazlek "Tolosako taldetxoa" deituraz ere izendatzen zuen hiru adiskideok osatua .

Lizardik Euzko Deya aldizkarian argitaraturiko azken lana 1919ko abendukoa da . 1919tik 1926a

bitarteko epean ez zuen ezer argitaratu . Honen arrazoitzat aipa daiteke 1920tik 1921 era Euzko Deya

aldizkaria ateratzeke egon zela eta 1923an berriz Primo de Riveraren Diktadura hasi zela eta

ondorioz aldizkaria itxi erazi egin zutela, kutsu abertzalea zuen beste argitalpen guztiak bezala .

Beraz, Lizardiren produkzio literarioaren lehen epearen amaieratzat eman liteke 1919ko amaierakoa .

1 .2 . 1923KO MUGARRI BIOGRAFIKOA

Antonio María Labaienen lekukotzaren bidez, badakigu bere bizitza pertsonalean aldaketa

nagusiak gertatu zirela 1923 inguruan . Alde batetik, lan proposamen garrantzitsua egin zion Perot

entrepresako jabeak lantegi hartako jerentzia lana eskeini ziolarik . Jabea entrepesa beraren

Angulemako lantegiaz arduratzen zen 55 eta Tolosako jerentea jubilatzeko garaian zegoen, beraz,

Lizardiren prestutasunari buruzko hainbat aburu jaso ondoren, eskeintza hau egin zitzaion . Tolosako

Perot lantegiko jerentzia lanetan ihardun zuen 1933an hil zen arte .

Hango betebeharrak zirela medio egin zituen noski, Parisko txolarre izenburudun poeman aipatzen

duen Pariseko egonaldia, Aitzolen bila ibili zeneko eta Barzelonan elkar ikusi behar zuteneko gorabehera

S 6 , Madrilera joanik Espainiako Legebiltzarrean izan zenekoa 57 , eta Biotz-begietan liburua

ateratzekotan zebilenean egin behar izan zuen bidaia luzca, Verdes Atxirika argitaletxeko jabeari

eginiko gutunetan hainbat aldiz atzeratua duela esaten duena 58 . . .

Lan eta bidaia, gora-behera profesional hauen erdian bere bizitza sentimentalari dagokion beste

aldaketa nagusi bat gertatu zen 1923an, Frantziska Eizagirre, "Maitea"rekin ezkondu zen ; Ezkondu

AITZOL; « El arte dramático . Renacimiento vasco" in El D1a, 1931-12-19, 1 . or . Lizardik "Nuestra conversión"

(Euzkadi, 1932-3-27, 1 or .) delakoan aipatu dituen adiskide abertzaleak ziren, hauek, noski .

Lizardiren gutunen artean Angulematik M . Charon-ek bidaliriko gutun bat dago, 1932-1-lan bidalia . Ikus

«Lizardiren Eskutitzak" eranskinean 4 . Dok .

"Aspaldian -artean illabete batzuk ziran, guretzat naiko luze -, alkar ikusi ez giñala, Bartzelona'an ura nere billa ;

ni berriz, nun aurkituko ote nuan, urduritsu . Ez genduen alkar topo egin, Katalunian bizi nintzanekoa da,

diodana" .AITZOL; «Agirre'tar Joseba Mirena "Lizardi, olerkari ospetsua zenaren il-urtemuga" in El Día, 1934-

3-11, 1 or .

LIZARDI, X; "Etxe-barre bizia. España-Legebatzarrea nere begipean" in Euzkadi, 1932-5-18, 1 . or. ; 381-385 . or.

Ikus "Lizardiren Eskutitzak" eranskinean, 1932-5-10, 53 . Dok.

22

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!