26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

-Euzkerea galdu. . . Oittura deunak berarekin batez .

Uritik ata irten nuban txaideko (kaleko) larritasunak ittotzen nindubala . Bai nijuan uri billaldiak

ziar, toki gentzatsubetatik ; illunabarra zan eta urrun itxasuan eguzkiyak bere suba itzaltzen ziarduben .

Nijuala nijuala, nigan oso barrenduta, usterik ezaz bide-ertzeko arri baten exerita amonatxo

zimel bat dakust bekoki matrail eta ezpain zimurtubetan aldiyaren irain- agiriya sakon-askorik

zaraman-arren, arenak ziran arpegikera ta begirakun eder-maitagarriyak! Etengabe negarrez zegon

gaxua . . .

- Nor zera . . .? Nora zuaz . . .? Zergatik dagizu negar . . .? Galde niyon .

Eta berak erantzun:

- Euzkerea naiz. Neronen semeak uri eder orretatik botatzen naute, izena bera ere zor ditan uri

mattiatik. Negar-egiteko ziyorik bai-det, beraz . . .

Eta . . . izontzitsubak legun-legun ziarkatzen zuten itxaso urreztubaren ertzian . . . gasterik . . .

ederrik. . . arrorik bere bura zerakusen uriyantz begi bustiyak itzulirik . . .

- Agur -ziyon, diadar mingots batez,- Agur, alaba eskarge ori . . .! Eguzki-jaustiaren

urregorriyak bilduta, iñoiz baño distitsu, ameskarri ta sotillagua akustan ori . . .Bai ba! jaurti bai-naun

euregandik . . .nerau! ire apaña itsusitzen niñan orban bakar au . . .!

Ta ixilune bat eginda, neri berriro bularren zeuzkan lore eder erdi-igartu batzubek erakutsiyaz :

- Ok dira -esan zidan- euzkotarren oittura garbiyak ; jaurtitzen nauten tokiyetatik neronekin

eraman oi-dittut, ezpai-dittuzte berok ibazi curen ama ezesten duten semiak . . . orrela zigorkatzen

ditu Goikua'k . . .

Ori izan zan gau artako nere ametsa . Naigabiak esnarazi zidan eta amets utza zala igerri

nubanian, poz aundi batek bete zidan biyotza .

Baño, geroztik ere, uri-billaldetan nenbillela, eguzkiyaren itzaltze argitsuba ikusten, bat-batez jo

izan-dit buruba oldozkun itzaltsu batek . . .

-Ez ete det iñoiz, esanik nabillela, gau artako amonatxo zimel mattagarriya, bide onetantxe,

uritik igeska, negarrez eta bular-gañian lore igarrak daramazkila, aurkituko . . .?

OHARRAK

Bertsioak:

Bakarra 29 , Euzko Deyako 1918koa .

Ohar tematikoak :

Lizardik 1918an "Ipuyak eztiran ipuyak" izenburu orokorraren baitan bi narrazio atera zituen

Jauregi zarra(1), Amonaixo zimel mattagarriya 30 . Eiztariyak sukaldari 31 izenburudun irri-jorrazko

kontakizuna ere unte berean argitaratu zuen .

29

30

31

Euzko Dryq 1918-7-1, 54, (6 . or.)

Euzko Deya 1918-1-1, 42, (8 . or .)

Euzko Drya,1918-12-16, 65, (6 . or .)

493

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!