26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Lehen bost kasu hauetan begi bistakoa dirudi olerkiariak parentesi artean kokaturik emandako

azalpenak objetiboak, informazio emateko helburuz eginak direla, beste gabe . Denak parentesi artean

kokatuak dira, Espainiako antzerki klasikoan eginiko "aparte"en gisako direlarik .

G) "(Maitagarriari, betazal-ertzetan,

oskorriak dirdai, nonbait malko-intzetan,

ta mutillak, ipui bat asma dio

laztanari leen-poza itzul balekio . . .)

(AG 21-24, 307)

Lehenengo bost horien antzekoa dugu Arrats Gorri olerkiaren lehen partea eta bigarrenaren artean

kokaturiko aparte moduko honek . Lehen eskena batean bi maitaleen arteko elkarrizketa azaldu ostean

olerkariak mutilak neska alaitzearren kondaturiko ipuinari ekin baino lehen tarteko ahapaldi hau

kokatu du . Azalpena ematezko intzisoetan luzeena dugu hau, ahapaldi osoa hartzen duelarik, baina

bigarren multsoan biltzeko asmoa dudan irudia sortzezko helburuz sarrerazitakoen antzik ere badu,

maitagarria negar egiteko zorian dagoela deskribatzen duelarik . Izan ere erdi-bidezkotzat jo

genitzakeen zenbait kasu ere bai bait dira, hors azalpena ematez bat, irudia ere sarrerazten dutenak :

H) "Or pago bat, lerden-aski,

igazko apaingarriak

(gaur orbelgorriak)

oso yaregin nai-ezik,

nola baituten oi

neskazar ezin-etsiak"

(BiL 15-19, 141)

I) "Ta, beeko gaiok agor-ezkeroz,

Iguzki'k ezin urtuzko egoz

(Ikar ek ez bezelakoz)

goazeman zerura igoz,

izar urdiñetaraiñoko asmoz!"

(EB 75-80, 183)

J) "Txolarretxo, txolarre,

Paris-erdikoa :

Bourse'ko iskanbilla

(gizon zoro batzarre)

ez ote naikoa

i izutzeko, axolakabe biribilla ?"

(PT 1-5, 97)

H) adibidean metaforikoki azaldu duen hostoen aipamena "igazko apaingarriak" zehazteko

asmoz jarria dirudi "(gaur orbel gorriak) ", baina, aldi berean, irudiaren kolore eta texturaren bitartez

urtaroan zehar aldaturiko, endakaturiko hostoen aldaketaren kontrastea azpimarratzen du .

I) adibidean berriz, jadanik irudiak hain betebehar fiintzionalik ez du . Esana du "Iguzkik ezin

urtuzko egoz" joan behar dutela, beraz Ikaroren mitoari eginiko alusioak azalpena ematea baino

areago irudia sortzea du helburutzat, gehiago garatzeko asmorik ez duen irudi azkar eta

iradokikorraren gisa .

Esate baterako, K) adibideak ere, Bourse'ko iskanbilaren arrazoia emateaz gain, inurriak bezala,

azoro" dabiltzan gizonen irudia aurkezten digu, txolarrearen patxararekin gehiago kontrajartzeko .

K) "Amonatxo! Bakarrik

3 1 0

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!