26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2 .4 .6 .- Deiktikoen erreferente aldaketaren ondoriozko ulerpen zailtasunak .

2 .4.1 . Egitura sintaktiko bereziki laburzaleak

2.4.1 .0. Sacrera

Azterketaren maila morfo-sintaktikoan ikusia dugun moduan, Lizardik hizkuntzaren baliapide

espresiboen erabilera jakin bat du ederretsirik: laburzale bezain adierazkor dena . Horretarako, hitz

elkarketak eskaintzen dion kontzeptu berriak sortzeko aukera profitatzen du ahalik eta gehien,

eratorketari, berriz, erredundantzia alferrikakoak, bestela uler daitezkeenak eta aisetasunez ulertzeko

beharrezko liratekeen atzizki eratorleak kimatzeari ere ekiten dio, morfologikoki atipikoak, arauz

bestekoak bilakatzen diren hitzak erabiliz, zenbaitetan .

Morfosintaxian, kimaketa lan berari jarraitzen zaio, mugatzaile, mugagabe eta pluralaren

erabilera berezia eta partizipio burutuaren morfema gabetzea, molde arkaikoez eta hiztegi kulto eta

arkaismoez baliatzen da, guztiz tankera bereziaz giltzatzen du bere mintzaira poetikoa . Ez da

harrigarria bere garaiko literatur kritiko guztiek haren mintzaira poetikoaren originaltasuna

azpimarratu izana .

Lizardik idatzi zuen garaian joskeraren "purismo" boladaren eraginpean daude zenbait idazle .

Izan ere, Sabino Aranaren eta Azkueren garbizaletasun lexikoaren ondoren, sintaxiaren jatortasunnaren

bilaketari ekiten zaio . Lexikoa azken batean hizkuntzaren azala besterik ez bait da, joskera da muina,

hizkuntzaren arima, garbizale berriek diotenez .

Joskeraren purismoaren suztatzaile izan zirenetako batzuk aipatzekotan, Patrizio Orkaiztegi

aipatu behar. Idazle zaharren "zein ", "zeren" eta antzerako anaforikoen gaitzespenik borobilena

egingo duen lehenengoetakoa da Orkaiztegi tolosarra 181 .

Sebero Altubek 1920an argitaratua zuen De sintaxis euskérikaren jarraipena da Erderismos 182

liburua, sintaxi joera garbizalearen liburu paradigmatikotzat aipa litekeena 183 . Karlos Aotegik

tesiaren bigarren alean "Datos Complementarios" deritzan atalean Lizardiren liburutegian

"Erderismos" liburuaren ale bat dagoela esaten du .

Altubek bi iturri nagusi ditu Luis Villasantek 1975ko Erderismosen birrargitaralpenari egin

sarreran dionez, aide batetik ahozko mintzaira, eta bestetik idazle zaharrak, Axular goraipatzen

duelarik bereziki . Bere garaiko joera garbizalelaren seme da Altube ordea, eta ondorioz, euskararen

berezitasuna, inguruko hizkuntzak ez bezalakoa izatean jartzen zuen bereziki azpimarra :

«Euskera, hizkuntza berezia dela, apartekoa, besteak ez bezalakoa, ondo barnera sartu zitzaigun

euskaltzaleoi . Berezitasun hori agirian jartzean, urrunegi joan gara ordea. Eta gehiegikeria guztiak

bezala, hau ere geure buruon kaltetan izan da" 184.

Eta bereziki juntagailu kentzeaz diharduelarik:

"Gauza jakina da zenbat eta eskolatuagoa izan hiztuna, orduan eta juntagailu gehiagoren premia

sumatzen dela .

Eta halaber hizkera idatzian (mintzaira denetan ikusten denez), baliakizun, aparailu eta tresna

gehiago behar izaten dira ; hitzegiteko behar izaten direnak baino gehiago, noski . Guk, berriz,

181 ORKAIZTEGI, P. ; Observaciones para escribir tolerablemente en nuestro idioma eúskaro, E . Lopez, Tolosa, 1906 .

182 in Euskera I-1V zka, 1929,

183 VILLASANTE, L ; "Hitzaurre-gisa" in ALTUBE, S . ; Erderismos, Indauchu, Bilbo, 1975, V-XII . or .

184 VILLASANTE, L; Ibidem, VIVII . or.

2 89

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!