26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1932ko Uda Ikasaldi horietan hizkuntz ereduari buruzko eztabaidaketa izan zen nagusi . Hurrengo

egunetan egunkarietan agertuz doazen artikuluen gaiei erreparatuz gero, batasunaren inguruko

eztabaida bizia izan zen.

Justo Garatek "Existe una cultura vasca?" hitzaldian euskalkiek euskara idatziaren sorrerarako

aurkezten dituzten eragozpenak aipatu zituen . Aitzolek, berriz, justo Garateren hitzaldi horren

kronika egitean, euskalkiak elkarrengadik bereizten ahalegintzen direnek egiten duten kaltea

azpimarkatzen du :

"Dió lugar al pesimismo del conferenciante [Justo Garate] la variedad funestísima de los

dialectos euskeldunez . Es lastimosamente cierto . Algunos con una obcecación de mente

incomprensible la fomentan, cavando así una sima que impida llegar a la unificación del euskera . La

actuación de estos es mas funesta para el euskera que la de Unamuno . El euskera no podrá sobrevivir sin

unidad literaria y pedagógica . Creer otra cosa es perder lastimosamente el tiempo . En su intervención

el señor Jose María de Aguirre expuso acertadas iniciativas para los escritores euskaldunes para que

laboren por la unificación del euskera literario . La unificación gráfica es un hecho . Debemos tender,

como medida urgente a la unificación fonética" 193 .

Euskalkiak elkarrengandik bereizten aritzen direnei buruzko Aitzolen aipamenek eskola

aranazalekoen sentiberatasuna mindu zuen nonbait, eta Lizardi eta Kirikiño sariaren auzian ikusi

ditugun izen berak ikus daitezke hiru urte geroago, Aitzolen artikulu honi erantzunez, "Carta abierta a

Aitzol" 194 deritzan gutunaren oinean : Manuel Egilleor, J .M . de Errazti, Ceferino de Jemein,

Antonio de Irala, Luis de Arbeloa, Estepan Urkiaga eta Manuel de Iriondorenak .

Aranazaleen jarrera euskalkien baterakuntzaren aurkakoa da, Aranak hala esan zuelako,

abertzaleena horri eustea delako batetik, eta bestetik, baterakuntza horri kaltegarria irizten

diotelako .

Luis Jauregiren eta Aitzolen kroniken bidez ezagutzen da Lizardik horretarako proposamen

zehatzak ere egin zizkiela idazleei, eta berak bere buruarentzat harturiko jokabide horren

egokitasunaz jabetu arazi nahi zituela bere kideak . Lizardiren jarrera hori zela medio, eta Kirikiño

sariaren arazoan zehar eskola aranazalekoek agertu zuten zorroztasunaren ondoren, ez da zaila ulertzen

eskola hartakoek eta Aitzolen arteko eztabaida honen antzerako beste "elkarrizketa" moduko bat

garatu izana, eskutitzen bidez, Lizardi eta Tomás de Jayoren artean Lizardiren ohitura ortografikoak

zirela eta .

Jayo, Jemein eta Lizardiren arteko eztabaida hori gutun pertsonalen bidez garatu zen 1931ko

azaroan . Lizardik Euzkadira "Sabino poeta" deituriko artikulua bidali zion, urteroko haren

jaiotegunaren omenaldian argitara zedin, azaroaren 25ean . Argitara baino lehenago, ordea, bere

eskuetan jaso zuen Tomás de Jayok gutun bat zuzendu zion Lizardiri 1931ko azaroaren l6an . Euzkadi

eta etimo bereko beste zenbait hitzetan ortografía "zuzendu" egingo zizkiotela oharterazi zioten .

Lizardik hurrengo egunean, azaroaren 17an bidaliriko beste gutun batean nahi zituzten aldaketak

egiteko erantzun zion, gainerakoan, bere iritziari eutsiko ziola, horrek Sabinori zor zion begiramena

ezertan gutxituko ez zuelarik .

193

194

AITZOL; « Existe una cultura vasca?" in El Día, 1932-7-8, 1 . or. Aitzolek "Carta abierta a Egilleor, Irala,

Lauaxeta"(1932-7-14, 1 . or.) delakoaz erantzun zuen, batasunaren aldeko izatea Sabinoren irizpideak ez ezagutzea

eta harenganako leialtasuna galtzea denik ukatuz, eta eztabaidarako oinarri batzuk proposatuz . Ez da egunkarietan

eztabaida horren lekukotza gehiagorik azaltzen . Dena den, garrantzizkoena zena azaldurik geratzen dela uste dut

honenbestez : Pizkunde mogimenduko idazleak hizkuntz eredu bateratu baten premia latza sumatzen dute

argitaralpenak egiteko, eskolak emateko, idazteko, . . . eta baterakuntza ortografikoaren hurrena, baterakuntza

fonetikoari ekiteko prest agertzen dira, euskara mintzatuaren sinkoparako eta loturazko hotsaz ezabatzeko

proposamena eginez.

in El Día, 1932-7-12 .

60

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!