26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Era berean, ohizko moldeak berriztatzeko bertsolarien artean ezaguna den teknika ere zabalkiro

erabili izan da olerkigintza idatzian egiturak zarberritzeko, hain zuzen ere, Jean Hartitchelharrek

"euskal ahapaldien bilakaera-modu jatorra edo berezia" deitu zuena :

«Développement original des strophes basques"

"Dans la poésie populaire basque le mélodie est très souvent à la base d l'évolution de la

métrique, aussi bien de celle du vers que de celle de la strophe .[]

Il n'est un Bas que qui ne connaisse le "Gernikako arbola" . La mélodie -originale- comme les

paroles sont l'oeuvre du poète quipuzcoan Iparraguirre qui l'a composée vers les années 1853-1854, est

le classique zortziko ou huitain 7/6, qui cepandant, pour les poètes basque-francaises représente un

quatrain monorrime. Or, en 1868, c'est-à-dire une quinzaine de années après la création, Otxalde

présente au concours de la poésie basque de Sare, le poème "Soldado ondoa" qui obtient le premier

prix . Ce sont neuf quintils monorrimes qui se chantent su l'air de . . . "Gernikako arbola". []

Il ne nous reste plus qu'à supponer qu'à cette époque la dernière ligne mélodique était bissée .

Ainsi la poésie basque, en partant du quatrain, est capable de créer le quintil" 91 .

Haritchelharrek deskribatu digunaren arabera, ahapaldi berrien sorreran halako bertso-lerro baten

errepikapenaz egiten da sarritan, gehienetan azken bertso lerroa errepikatuz . Baina badira zenbait

adibide azken aurrekoa edo beste bertso-lerroren bat errepikatuz sortuak direla frogatzen dutenak.

Ahapaldiak zarberritzeko era hau mende hasierako zenbait olerkarik erabiltzen dute . Eta jadanik

ezaguna dugun konpara buta bat erabiliz, Jautarkolek Biozkadak deituriko liburuan sarritan erabiltzen

duen teknika da hau .

Halaxe adierazi ere zuen Jesus Maria Leizaolak 1930an argitaratu zenean Euzkadin egin zuen

erreseina batean : "Jauregiren ahapaldiak" deritzanean hain zuzen ere . Leizaola ahapaldien egituraz ari

delarik bereziki, zortziko nagusien kideko diren beste zenbait ahapaldien erabilpenaz ohartzen da :

"Orra lendabizi sortutakoak . Zortziko aundiari 5 izkidun neurtitz bat edo geitu edo kendu zati

bakoitzean egin dio. Orrela atera dituan erak abek dira:

Gehituta : 5,5,5,5,3 = 5,5,5,5,3

Kenduta: 5,5,3 = 5,5,3 .

Lendabiziko era geyenetan 15-8 = 15-8 idazten du, ez baña zuzenean . "Biozkadak" idaztitik

aterata, ara emen ahapaldi oyen ereduak. Zortziko aundiarena : "umetxo batek bere zeruko amar¡") .

Geitutakoarena: "Errenderi nere jaioterriari " . Kendutakoarena: "Aitonak bere ilobatxuari " .

Bi bostdun neurriz geituta ere Jautarkol'ek zortziko aundiaren kideko ahapaldi bat sortu du :

5,5,5,5,5,3= 5,5,5,5,5,3 "Bertso gaxoak" izena duan lendabiziko olerkiaren ahapaldia ontakoa da" 92 .

Ikusten denez, Leizaolak eta Haritchelharrek bertso-lerroa nondik norainokoa denari buruz

irizpide ezberdina dute . Leizaolarentzat Jautarkolek erabiltzen dituen eten grafikoak, berez eten

txikiarenak edo hemistikioarenak direnak, lerrotzat onartzen ditu eta horien errepikapenez dihardu,

Haritchelharrek aldiz, punturainokoa barmen du bertso-lerrotzat .

Ahapaldi berrikuntzan askotan errepikatzen dena punturik gabeko bertso lerroetako bat da, esate

baterako, 7/6a-7/6a, lauko txikia deitzen zaionetik, 7/7/6a - 7/7/6a sortzen da . Eta adibidetzat

Lizardik Biotz-Begietan liburuko olerkietan erabili zituen biko txiki honen aldaki moeta bat baino

gehiago aipa litezke.

Beraz, bertsolaritzan ohizkoak diren ahapaldien eta ahapaldiak berritzeko era honen esparrutik

abiaturik aztertuko ditugu Lizardiren ahapaldi egiturak .

91

HARITCHELHAR, J . ; Ibidem, 501-502-503 . or .

92 LEIZAOLA, J .M.,"BARAZAR"; "Jautarkolen ahapaldiak" in Euzkadi, 1930-5-7 .

2 2 0

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!