26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

egotzi zaizka taldean .

Ipuian atal berri baten hasierari dagokiona, olerkian bi "zubi" gisa eratua da: bi ahapaldi hauek

jasotzen dute, mamiz, ipuinaren zati hau, baina lehenak olerkiaren II partearen lehen atala amaitzen

du eta bigarrenak bigarrenari hasiera ematen . Beraz, dramatismo bereziaz ematen dio amaiera II .

partearen lehen atal honi, hiru ahapaldi osatu ditu esklamazio eta itaun erretorikoez .

Berriro ere olerkian ipuineko esaldi luzeek adierazirikoa laburturik eta hitz konposatu aditibo

baten bidez (gose+neke) eraso duten bi osagarriek auldurik, "elur gainean etzin da" dio olerkiak,

ipuian lehenaldian kontaturikoa : zebillen, zeukan, etzuen, zuen, oroitzen zan, zerauntsan . Olerkian

askoz aditz gutxiago daude,-orainaldian daude, eta txoria lehen aditzetako sujeto aktiko eta eragile

bazen ere, orain kanpotik datozkionek eraginda dabil :

gose-nekeak auldurik > etzin da geldiak deituta

gogapen negargarriak

egotzi zaizka taldean-> berari

Txoriaren inguruko elementuak, kasu honetan esango genuke behar fisiko eta izpiritual

abstraktuak gorpuztu egiten direla, eta pasiboa den txoria hartzen dutela objetu gisa, geldiak, berez,

"txoria geldirik egoteak" abstraktizatu egiten da, orokortu eta zentzu konkretu hartatik gertakizun

orokor bilakatzen da. Lizardiren beste poema batean : Uda: "geldiak gizendu, egonak goza, nagiak

noizpait jalkiaraz bitza . . ." (Baso Itzal 20-22, 157) .

Egotzi aditzaren semantikan dagoen biolentziaren objeto dela txoria, gogapen negargarri horiek

ere eraso egiten dute, eta gose-nekeak berak baino erakosorrago dira, mingarriago . Aldea dago, ez

da hautapen arbitrario bat sortu nahi den ezberdintasun nagusi baten lehen pausu baizik: txoria neguak

baino gehiago lehengo biguntasunaz gogoratzeak, eta maitasun ukatuak hilko dute .

(1929EE) (1925BB)

Iñoiz ikusi dezute tximirritarik,

iltzeko yausitakoan,

xomorroakldagoan xomorroek yana nola dagoen

azkenak egin eziñik?

Konparaziorako ekarri duen eszena lazgarriaz Lizardik metafora egiten du : "gogapen

negargarriak" xomorroak dira, xomorroek tximirritari bezala, txoriari bakean hiltzen uzten ez

diotenak. Ahapaldi honek ez du parekorik ipuinean, eta 1925 urte inguruko gaiekin du zerikusia,

lehen epeko olerkien tankerarekin baino .

Ahapaldi honetan, 1927 .ko beste poema batean, garatuko duen gai baten ohiartzuna entzun

daiteke: tximirritarena, heriotzaren gaia, ametsen heriotzarena tximirritaren kasuan hil nahia eta ezin

hilaren arteko borrokaren adierazle dugu txoriaren eta tximirritaren irudien antzekotasuna .

Aipagarria da, txoriaren kasuan tximirritaren kasuan baino irudia gordinagoa dela, hurrengo

ahapaldietan datorren higuintasunarekin kontraste egiteko izan liteke, ala bere horretan, 1926an era

batera eta bestera lantzen ari den tximirritaren gai honen barruan tximirritaren olerkian isiltzea

erabaki duen alderdi bat . Ikus Ar Uts izenekoa:

AR UTS

Tximirrita

Tximirrita arin polita . . .

Atzo egaka

zu ziñan eder

46 4

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!