26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Maitasun gaia duten lehen epeko olerkietan lehena da, nahiz eta ipuinen arrean Aldakeri narrazioa

aurretik argitaraturiko den .

1932an Biotz-Begietan argitaratu zenean jarri zion azpitituluan dioen moduan, maittezko ipuin

minkatza da Aldakeri, Nere lenengo matte ibilketa aldiz, irrijorran idatzia da eta Bilintxen Ja jai

famatua gogoratzen du .

Lizardiren poemagintzaren lehen epe osoan protagonista izango den emazteki eder baina trufari

eta mukerraren eredu bera ageri da olerki honetan ere : edertasunak iritxi-ezinezko bilakatzen du

olerkariarentzat, honek bere irudia erkin, "zatar" edo itsusitzat aurkezten bait du ; bestalde,

emaztekia muker, ukakor agertzen da beti, Aldakerin aizea baino arinagoa eta aldakorragoa : "la

donna e móvile" pentsatzen du olerkariak ere, baina beti bere kalterako .

Lehen epeko emaztekiaren irudia aldatu egiten da hirugarren eperako . Neskatx Urdin yantzia

lehen epe honetako "reminiszentzia"tzat har baliteke ere, jadanik, olerkarian lilura sortu du bereziki .

Handik aurrerako emaztekiak Lizardiren poemetan izaki sinbolikoak dira : Itzala, Euzko

Bidaztiarenaren lagun den Maiteder berria 1919ko izen bereko poemakoa ez bezalakoa da, eder da,

eta basokoa, lehenengoa bezala, baina olerkariaren "ezkon xuria" da eta elkar maitasunaren eta

ederrestearen fruitu izango diren aur begi-argi ugarien aipamena egiten du.

Lizardiren olerkigintzan maitasunaren gaiak garapenik adigarriena, ene ustez, Maitea poema

amaigabean dagoen Maitale berriak izeneko poemaren ahapaldietan aurkitzen da,

'Maitasuna dator azi izkutu batez

guziok baitaukagu barman yaiotzez :

ez edozein eguzkik ernerazgarria,

autuaren begiek bear dute ukia ;

ta oartzen ez gera danik ernetua

arik eta biotz dan arte loreztua "

(MB 32)

Helduarotik, esperientzia pertsonalaren hausnarketatik sorturiko bertsoek adierazten dute 1928ko

"Ustegabeko euri-zaparra" artikuluan adieraziriko bera da :

"Maitetasuna giza-biotzean noa sortzen daan eztizute gaurdañoko pillosopoak, egiñalak eginda

ere, somatu . Dana dala, askoek diote gizakumeak bere artean, igerri gaberik eta azitarako gordea

bezela, euki izaten duala bete betean dagokion maitagarriaren, emaztegaiaren iruditxo ezkutu bat: ta

irudi orren kidako emakumerik iñoiz begien aurrean ikusiezkero, bat-batean biotza amen diotela

sugar kiskalkor batzuek" (K-L 92 . or .)

47 5

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!