26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

aldizkari, elkarte nahiz bazkunen artean koordinakundea eta batasuna lortu asmoz . Ikus bedi, esate

baterako, 1928ko Eusko Ikaskuntzaren Deiaren 39 . zenbakian Luzear idazleak argitaraturiko batasuna

artikuluan nola azaltzen den delako "Eusko Elazkona" elkartearen nondik norakoa :

«Arrasateko Euskal Egun ondoren, "Eusko Elazkona" izenarekin elkarte bat eratu nairik

genbiltzala, sekulako iskanbilla sortu zan euskeltzale artean . Gure asmoak baño aurreragokorik

bazegola zion batek, gure eskutan asmoak beti asmo izango zirala besteak, olloak, arrautzak, ni lenago

nauk, è i noiztik norakoa aiz ba ?, naste ikaragarria itz batean .Esan bearren bearrez, norbaitek indar

zatitzera, euskaltzaleak banatzera gentozela ere esan zigun ordea, ta onetxek miñik aundiena eman

zigun . ¿Eusko aldizkingi, eusko paper guziak indartzeko elkarte

etorri zitekeen?

bat egitea, indar sakabantzera nola

Ulerkaitza zitzaigun arren, gure batasun zaletasuna kezkapian gelditu etzedin, ben benetan guziok

bat egingo ginduan era eskeñi genion Eusko Ikaskuntzari, Agirre, Bengoa ta beste batek landutako bide

garbi bat irikiaz" 118 .

Eusko Ikaskuntzari proposamen hori, "Euskeraren aldezko bazkunen batasuna" 119 ,

proposamenaren egileetako bat izan zen Artzeluz jaunak azaldurik ikusi dugu aurreko aipamen

horretan . Lizardik berak ere aipatzen du gora-behera hori "Aitaren erreal bikoak" artikuluan, batez

ere Eusko Ikaskuntzari egindako proposamen hark nolako bilakabidea izan zuen ezagutzen laguntzen

diguna :

"Eztabai alperra sortu ornen det. Txarki egin ornen det horrela gogoak naastea, asti orrela galtzea

ta galdu-eraztea . Irri det ezpañetan . Orain irutsu urte orrelakoxeak entzun bear izan genitun . Bai

besterik geiago ere : obe gendukela, alegia, gutxiago karraxi ta geixeago lan . ¿Ta badakizute zer

gertatu zan ? . . . Eztabaikariok geren asmoetaz elkar-kutsatuz, ixtillu artatik gaurko "Euskaltzaleak"

sortzea, aurreragoko "Eusko Elazkona" zalakoa eraberritu ta zabalagotuz" 120

Beraz, Lizardik Euskaltzaleak erakundearen sorreran izandako zerikusia agertzen digularik, ager

dezagun, Eusko Ikaskuntza erakundearen barruan Lizardik buruturiko zereginen berri . Guzien artean

hiru dira nagusiki Eusko Ikaskuntzaren Deia aldizkarian jasotzen direnak eta Xabier Lizardiren

Kazetari-lanak deituriko bilduman sailik ugarienak osatu dituzten Lizardiren artikuluen gaiak :

Euskal eskolak, Kirikiño Saria eta, hirugarrenik, Euskal Egunerokoaren proiektua .

2 .2 .3 . Lizardiren ekintza kulturalaren bilakaera

Egunkarietan Lizardik idatziriko 1927-1930 arteko artikuluetan isladatzen da Eusko

Ikaskuntzaren bitartez bultzaturiko "Eusko Elazkona" elkartearen proiektua . Azkenean

"Euskaltzaleak» izena hartuko zuenaren sorreraz geroztik, 1928an Euskaltzaleaken buru izendatu zuten

eta 1930ean haren estatutuak eta egitura berritu ondoren, Urretaren eskuetan utzi zuen erakundearen

zuzendaritza . 1930-36 arteko epean Aitzolen gidaritzapean ihardun zuen . Erakunde honen

bilakaeraren baitan Lizardik buruturiko gidaritza hiru ataletan bereiz genezake, harturiko asmo

nagusiaren arabera.

2.2.3.1 . Lehen epea: Euskal Eskolak

1927tik 1928ko lehen erdialdea hartzen duen lehen epe honetan Lizardik euskal eskolak suztatzea

eta haurrek eskoletan euskarazko eskolak izan ditzaten lortzea ditu helburutzat hartuak . Epe honen

118

119

120

UZARDI, X. ; "Aitaren erreal bikoak" in El Día, 1930-11-12,12 . or . ; K-L 288 . or.

ARZELUS, A ., "LUZEAR"; "Batasuna" in Eusko Ikaskuntzaren Deia, 39., 1928, 12 . or.

LIZARDI, X. ; «Aitaren erreal bikoak", K-L 289 or.

41

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!